Pio LeyvaAurtengo martxoan bi izar distiratsu itzali dira musikaren izartegian: Pio Leyva (argazkian), son montunoaren azken erregea eta Ali Farka Toure, Afrikako bluesmana. Hori dela eta, omenaldi xume bana eskaini die biei Pedro Elias Igartuak. Hori egindakoan, Soinugelan nagusi izan ohi den aniztasuna eduki dugu: countrya, Van Morrisonen Pay the Devil (Deabruari ordaindu) diskoaren bidez; jazza, Bilboko Four Friends laukotearen Dzanga diskoa entzunez; bluegrassa, AC/DC mitikoaren musika estilo honetan egiten duen Hayseed Dixie taldea ezagutuz; rancherak, kantu hauek molde berrietan emanez Lila Downsek kantariak atera duen La Cantina (Taberna) diskoa aurkeztuz; surf giroko musika, Bilboko Kafe Antzokira apirilaren 27an etorriko den Los Coronas taldearen azken diskoaren bitartez; edo Hegoaldeko soul gordina, Bettye Lavetteren ahotsean.

Soinugela-ren azken irratsaioa deskargatu nahi baduzu, klikatu hemen: 1.atala, 2.atala.
Entzun 1.atala: [audio:http://www.bilbohiria.com/docs/podcast/soinugela/soinugela1atala060330.mp3]

Entzun 2.atala: [audio:http://www.bilbohiria.com/docs/podcast/soinugela/soinugela2atala060330.mp3]

Entzun orain

 

Entzun orain