Teknologiaganako fedea ez da izan, alafedea, Bilbo Hiria irratiaren ezaugarri behinenetako bat. Ezin uka hori. Gogora dezadan, konparazio baterako, oraintsu arte ezin konponduzko arazo teknologikotzat jotzen genuela irratiaren emanaldiak Zenbat Gararen eraikinean bertan entzun ahal izatea.

Ez ei zen posible, ez dakit zer oztopo zela eta. Antena hobexeak erosi, era egokian jarri … eta ezina egina! Miraria! Mirakulua!
Orain idazten dudan sinesgabe errukarri honek interneterako pausoa norberak leku lauan emandako pausoa bezain erraza dela ikusi dut. Horrenbestez, mila esker anitz “Irratia.com”-eko lagunei.