ZUTARGI ARTEAN: Espainiako zenbait musikagile

Manuel de FallaMusika klasikoaz diharduen Zutargi artean irratsaioaren azken emanaldi honetan Espainiara jo du Ainhoa Markinezek, bertan XIX. eta XX. mendeetan gailendu ziren zenbait musikagileren obrak aurkezteko asmoz. Bi mendeok hartuta, garai ezberdinak jorratzen dira, beraz: espainiar nazionalismoa, erromantizismo osteko denbora eta inpresionismoa. Eta garai horietan izen adierazgarrienak hautatu ditu saiogileak: Isaac Albeniz, Enrique Granados, Manuel de Falla eta Joaquín Rodrigo. Maisu hauen eskutik, gitarra, piano eta orkestrarako eginiko konposizioak entzun ditzakezu saio honetan. Era berean, Narciso Yepesek interpretatutako bertsioak ere badituzu entzungai.

Deskargatzeko azken Zutargi artean-en saioa, klikatu HEMEN.

Entzun:

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Utzi iruzkinen bat

XHTML: Etiketa hauek erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>