EREMUZ KANPO: 20. saioa, Oihaletik belarrira

Paradisu Zinema (Joxe Ripiau)Musika hasieratik beretik egon da zineari lotua. Gogoratu besterik ez dago are zine mutuaren garaian ere pianoak markatzen zuela eszenaren tentsioa edo distentsioa. Zineak irudia eta hitza ditu oinarri, eta musika osagarri; baina, hobeki pentsatuta, osagarria barik, osagaia dugu musika filmetan. Hainbesteraino, non genero oso bat garatu baitu musikak zinemagintzaren inguruan, soinu bandak, alegia. Eta irudi eta hitzekin gertatu den bezala, soinu bandetan ere badira benetako artelanak. Txabi Landabideak eta Eneko Olazabalek oraingo honetan zenbait taldek musikari loturik egindako kantak gogorarazi dizkigute. Honako hauek, besteak beste: Manta Ray (Gogfather), Fantomas, Joxe Ripiau (Paradisu Zinema), Amodio, Migala, eta abar.

Deskargatzeko Eremuz Kanpo-ren azken irratsaioa klikatu HEMEN.

Entzun:

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Utzi iruzkinen bat

XHTML: Etiketa hauek erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>