SOINUGELA: Milurtekoaren kantak, Richard Thompsonek aukeratuta
Mar 23, 2006 Entzungai (podcast), Soinugela
Oraina eta iragana konbinatu ditu Pedro Elias Igartuak aste honetako Soinugelan. Iragana Richard Thompson gitarrajolearen eskutik heldu zaigu. Behinola, aldizkari batetik milurtekoaren kanta hoberenak hautatzeko eskatu zioten berari, denak XX. mendekoak hartuko zituelakoan. Berak, ordea, lana seriotan hartu eta 1068ko kanta batetik hasita, aro bakoitzak emandako kanta ederrak hautatu zituen. Alabaina, aldizkariaren arduradunek ez zuten zerrenda hura onartu, eta berak orduan, haserre, disko ezin ederrago batean bildu zituen kanta haiek: 1000 Years of Popular Music (Mila urte herri musikan). Iraganetik irten gabe, godspelak gainerako generoetan izandako garrantziaz ere jardun dugu Hot Godspel (Godspel beroa) diskoaren bidez. Orainari gagozkiola, Bilbon joan den astean eta asteon izandako bi kontzerturen harira, David Lindley eta Drive By Truckers taldearen diskografiaren ale batzuk ezagutzeko aukera izan dugu.
Deskargatu nahi baduzu azken Soinugela-ren irratsaioa klikatu hemen: 1.atala, 2.atala.
Entzun 1.atala:
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
Entzun 2.atala:
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.




Utzi iruzkinen bat