Datorren asteburuan Bilbon izango den Noiseontour festibala dela eta, Gaubasa saio berezia prestatu du Anartz Bilbaok, bertan izango diren sei taldeen zenbait kanta aurkezteko. Taldeak honako hauek dira: The Bevis Frond britainiarrak, The (Internacional) Noise Conspiracy eskandinaviarrak, The Cynics, Federation X eta Mother Superior amerikarrak eta Kuraia euskaldunak. Banda hauen musika entzuteaz gainera, ekitaldi honen antolatzaile den Albertori egindako elkarrizketa ere agertzen da saioan, festibalaren nondik norakoak hobeto ezagutzeko.
Gaubasa-ren azken saioa deskargatu nahi baduzu, klikatu HEMEN.
Entzun: [audio:http://www.bilbohiria.com/docs/podcast/gaubasa/gaubasa060322.mp3]
Entzun orain




