ETAREN SU ETENA
Mar 22, 2006 Albisteak
Gaur eguerdian jakin izan dugunaren arabera, ETAk su eten iraunkorra iragarri du, etzi, hilaren 24an, indarrean sartuko dena. Erakunde armatuaren hitzetan, “prozesu demokratikoa” eraman behar da aurrera Euskal Herrian, eta prozesu hori bultzatzea litzateke “ekintza armatuen etenaldi iraunkorraren” helburua. Prozesua bururaino eramateko euskal herritarrek etorkizunari buruz “hitza eta erabakia” izan behar dutela nabarmendu du ETAk.




Utzi iruzkinen bat