IRRATIA.COM: Irak, Palestina eta Saharako lekuko euskaldunak
Mar 21, 2006 Entzungai (podcast), Irratia.com
Nazioarteko egoerari begira jarri gara gaurkoan Bilbo Hiria irratian egin dugun saio berezian. 3 urte dira Ameriketako Estatu Batuek Iraken gerra hasi zutela, eta orduko uneak gogora ekarri ditugu Iraken egondako euskal brigadista batekin: Imanol Telleria. Imanolek, beste kide batzuekin batera Bagdaderako bidea hartu zuen, bidaia berean Bagdad Rap filmeko zuzendaria abiatu zen; eta guk filme dokumentala, gerra, Iraken kontrako okupazioa eta inbasio militarra izan ditugu hizpide Imanolekin.
Irratia.com-en azken saioa deskargatu nahi baduzu, klikatu HEMEN.
Entzun:
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
Gaurko bigarren elkarrizketan Palestina izan dugu berbarako gai. Igor Urrutikoetxea iaz brigadista moduan egon zen lurralde zapalduetan. Besteak beste FPLPko buruzagi presoekin Jerikoko espetxean egoteko aukera izan zuten euskal brigadistek. Asteon ikusi ditugun irudiak ikusita, Palestinara begira mintzatu zaigu Igor.
Azkenik, irrati emankizunaren azken zatian Sahara izan dugu mintzagai. BIGE elkarteko bi lagun izan dira estudioan: Birjinia eta Lurdes. Datorren asteartean Tinduferako hegaldia hartuko dute, eta errefuxiatuen kanpamenduetan burutu behar dituzten aisialdi ekintzak eta daramaten material teknologikoari buruz ere mintzatu gara.




Utzi iruzkinen bat