Bai, hala frogatu dogu azken saio honetan, “The Story Of Blue Beat” bildumaren laguntzarekin. Jamaikara amerikar Rock’nRoll-a heltzen zan irrati uhin bidez eta musika hori zan nagusi hango Sound System-etan 50ko hamarkadaren amaieran eta 60ko hamarkadaren hasieran Ska musika sortu aurretik. Eta ez bakarrik entzun, jamaikarrek musika hori jotzen zuten eta Blue Beat zigiluak grabazio horiek argitaratzen zituen Ingalaterran, hango jamaikar etorkin eta Mod-ek klubetan dantza egin zezaten. Saioa bukatzeko The Mood A.K.A. talde alemaniarraren “100% Soul Grown” diskotik lau kanta aukeratu ditugu. Lehengo eta oraingo Ska musika izan dugu entzungai, beraz, azken KINGSTON HIRIA saioan…

DESKARGATU!!! (nahi badozu…)

Entzun orain