SOLASALDIA: S. Frantziskoko bideo-kamerak

Bilboko auzo horren kale nagusietan bideo-kamera begiraleak jartzea erabaki du Bilboko udalak, alderdi horretan ematen diren lege-hauste eta delituak gutxiarazteko. Udalaren ustez, egitasmo honek bat egiten du auzokideen eskariarekin. Arturo Isarzelaia S. Frantziskoko Auzo Elkarteko kideak, kontrakoa pentsatzen du eta Bilbo Zaharra, S. Frantzisko eta Zabalako Koordinakundearekin bat eginez sakondu egin du arazoaren azterketa. Hasteko, bideo-kamerek ez dute bat egiten datorren urtean amaituko den auzo horiek birgaitzeko Egitasmo Bereziarekin. Jarraitzeko, S. Frantziskon delituak badira (horra hor droga trafiko itzela) baina arazo guztien atzean bizikidetza arazoak daude, eta batez ere, erakunde publikoek jarritako bitarteko eskasak. Bideo-kamerek askatasuna eta pertsonen pribatutasuna urratzen dituztela gogoratu du Arturok, zenbait politikari eta hedabide handien mesederako.

Solasaldi hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Utzi iruzkinen bat

XHTML: Etiketa hauek erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>