“Menpekotasuna” ipuinean txikitan eskolakide izandako bi gizonen enkontrua ikusiko dugu, eta iraganaren tentakuluak zein modu sotiletan hel daitezkeen oraineraino.

“De Pauli irakaslearen etsamina” izeneko kontakizunean, berriz, ohartuko gara nola berez estresagarria den egoera bat, klaseko azterketa bat alegia, hil ala bizikoa bihur daitekeen.

“Entropiarena” deritzon narrazioan ikusiko dugu zer gertatzen den bikote erlazioko eguneroko amore eman beharrek eta zapalkuntza txikiek gaina hartzen digutenean…

Ai, Iban, korapilo bat egiten diguzu saman, baina irribarre bat uzten diguzu ezpainetan. Zilegi al da hori? Xerezadek ez daki horregatik maite behar zaituen, maite zaituen bezala, hala gorrotatu…

Atal honetako musika Jamendotik hartua da:

Artista: Nelson Jenstad. Abestia: “Themic Pass”. Albuma: Film Score Suite #17

ENTZUN EDO DESKARGATU

ADI, XEREZADEZALEOK!!!! Otsailaren 2an, 7.00ean, Euskaltzaindiaren Bilboko egoitzan Iban Zalduak Biodiskografiak liburuko ipuinak irakurriko ditu, Xabier Montoia eta Ibon Rodriguez musikariek lagunduta. EZIN DUZUE GALDU!!!