IBAIZABAL: Euskalerria Irratiak 20 urte bete ditu
Aza 7, 2008 Entzungai (podcast), Solasaldia
“20 urte entxuferik gabe” aipatu du baten batek Euskalerria Irratiko egoera (baimenik gabe dabiltza) definitzeko: edonola ere, iragan asteko ostiralean Barañainen egin zuten ospakizuna, lagunek inguratuta. Gai hori ere jorratu du Mikel Bujanda irrati horren zuzendariak egindako kronikan, eta horrekin batera Nafarroako Legebiltzarrean egunotan egiten ari diren eztabaidaren berri ekarri digu. Nafarroan krisia dagoela-eta azken asteetan ERE (Enpresen Enplegurako Erregulazioa) asko gertatzen ari dira, eta sindikalismoa lehen erantzunak prestatzen ari da. Bukatzeko, aste honetan 250 lagun pozoinduta ingresatu direla Iruñeako Eritetxeetan aipatu digu Mikelek.
Solasaldi hau deskargatzeko klikatu HEMEN.
Entzun:
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.




Azaroa 11th, 2008 at 3:38 pm
aupa euskalerria irratia, injustiziari aurre egiten beste 100 urte egin behar badugu lortuko dugu. Noiz arte jarraituko dute hizkuntza ofizial batean irrati normal bat egitea ekintza subersibotzat tratatzen?