Iazko abenduaren 28an BOM Bilboko Okupazio Mugimenduko 40 bat lagunek 7 Kaleetako Erribera kalean 15 urte baino gehiago hutsik zeramatzan erakin handi bat okupatu zuten. 4 hilabete eman zituzten gazteek hantxe bizitzen modu txarrean desalojatuak izan arte. Erriberako etxeko bizilagun eta auziperatuak diren Eneko eta Urtzik kontatu digutenez, egun gazte askorentzat ezinezkoa da gurasoen etxetik ateratzea: horrexegatik okupatu zuten eta orain, Hormibal Promotorak salatuta epaiketa izango dute 20 gaztek datorren urtarrilaren 14an eta dagoeneko, bakoitzari 2.400 euroko fidantza ezarri diete: batzuek ezin dute banketxetik dirurik atera. Bien bitartean, aipatu promotorak luxuzko etxebizitzak eraiki nahi ditu Erriberako eraikin handi horretan.
Solasaldi hau deskargatzeko klikatu HEMEN.
Entzun orain





There Are Currenty 2 Comments for this Post
[...] http://www.bilbohiria.com/web/1452 [...]
Joe, ez nuen pentsatzen horrelako zigorrik eskatzen zietenik.