IRRATIA.COM #125: irratia.com atzo, gaurko musika eta Internet bihar
urr 29, 2008 Entzungai (podcast), Irratia.com
2000. urteko azaroaren lehenean sortu genuen irratia.com euskarazko lehen irrati digitala. Fermin Muguruza elkarrizketatu genuen orduan FM 99.00 dub manifest lana plazaratu berri zuela. Asmathic lion sound system argitaratu bezperetan ospatu dugu urteurrena. Hasieratik entzule dugun Mr Snoid lagunak kantu aukeraketa bat egin digu. 8 kantu jarri ditugu. Eta mintzatu gara musikaz. Gaur.
Biharko Internet hartu dugu hizpide gero, Gorka Julio Teketen blogariarekin. 5 ezaugarri nagusi izango dituela aipatu digu; multimedia, ubikoutasuna, deszentralizazioa, semantikoa eta soziala.
Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.
Entzun:
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.






Utzi iruzkinen bat