SOINUGELA: La Bamba kantaren hamaika bertsio

la-bamba.jpegRock munduko hiru musikari klasikok eman diote hasiera aste honetako Soinugelari: Ike Turnerren 50eko grabazioak izan ditugu lehenbizi, gero Slim Harporen musika bikaina gogoratu dugu eta Harmonica Frank musikari xelebre bezain ona  ere gogoratu dugu. Horren ostean, Mojo aldizkariak bere azken alean “Rebel Music” izenburupean iraultza eta matxinadarako kantuekin osatu duen bilduma interesgarria ezagutzen hasi gara. Hori egindakoan, gure artean batere ezaguna ez den Grezia aldeko “Rembetika” musika motaren antzinako grabazioak entzun ditugu, horien tartean duela ehun  urteko grabazio  bat izan delarik (Soinugelan inoiz entzun dugun grabaziorik zaharrena , hain juxtu ere). Saioaren azken atalean La Bamba kanytu mitikoaren sorreraren eta bere gorabehera guztien berri eman digu Pedro Elias Igartuak eta gero kanta bera bospasei bertsiotan entzuteko parada izan dugu.

Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Entzun:

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Utzi iruzkinen bat

XHTML: Etiketa hauek erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>