IBAIZABAL: Nora aldizkaria.
uzt 7, 2008 Entzungai (podcast), Solasaldia
Nora aldizkariaren 0 zenbakia pasa den abenduan agertu bazen ere, oraingo honetan uztailari dagokiona aztertu dugu Hektor Ortega, Nora aldizkariaren arduradunarekin. Berria egunkariarekin batera hilaren lehen igandean saltzen den aldizkari honek, Euskal Herriko hainbat toki ikuspegi desberdinetatik eskaintzen dizkigu. Seigarren zenbaki honetan, “Udarako 25 destino” da gai nagusia: bertan “abentura, Aezkoa, ondarea, itsasoa, Iparraldea eta kobazuloak” azpiatalak agertzen dira, eta bakoitzean destino batzuk. Horietaz gain, Garaiak (alearen etxeak), Abadia gaztelua, 3 ibilbide oinez edo bizikletaz egiteko, airetiko argazki handi bat eta Miren Agur Meabek Bilbori buruz idatziko artikulua. Leku interesgarriak, argazki onak, presentazioa zainduta… guzti hori ematen digu Nora aldizkariak.
Solasaldi hau deskargatzeko klikatu HEMEN.
Entzun:
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.






Utzi iruzkinen bat