BERBAZ:JOSU GOIRI, TXALAPARTARI ETA EKINTZAILEA
Eka 19, 2008 Berbaz, Entzungai (podcast)
Puntuan joandako Eugenio Etxebarriaren izatea gogoan hartu eta goi-goian jarriz eman diogu berbeteari gaur Josugaz. Dimoztarra jaiotzez, baina Arrigorriagan urtetan bizi izandako Eugenio, Bizkaiko albokari klasikoetan bizirik genuen azkena, beharbada. Josu Goirirentzat benetan kutuna.
SORTUTEN entrepresa da, baina, azken aldian denbora gehien hartzen diona Josuri. Arlo bitan diardute, batez ere: bioeraikuntzan (tokiari entzun egin behar ei zaio, apaltasunez, bertan ganorazko zerbait egingo bada) eta energi fotoboltaikoan tratulari (ekoizle eta inbertsoreen arteko zubí-lanean. Konfiantza-harremanak garatzeak zenbat balio duen ederto daki Josuk, urtetako eskarmentuz.
Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.
Entzun:
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.




Utzi iruzkinen bat