IBAIZABAL: Munduko Arrozak
Eka 13, 2008 Entzungai (podcast), Solasaldia
Bihar hilak 14, larunbata, ospatuko da Munduko Arrozak, Bilbon 5.nez, Bilbo Zahar, S. Frantzisko eta Zabalako taldeen Koordinakundeak antolatuta. Aurten, Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan burutuko da ekimen hau, arroza prestatzeaz gain, kalea berreskuratzeko, auzoak gureak direla gogoratzeko eta kulturen arteko nahasketa jai bihurtzeko balio duena. S. Frantziskoko plazan goizeko 9etatik aurrera hainbat ekitaldi burutuko dira: taillerrak, kalejirak, musika, dantza… Arturo Isarzelaia S. Frantsiskoko Auzo Elkarteko kideak kontatu digunez. Aurten 1.800 lagunek hartuko dute parte bazkarian eta datorren urtean arrakasta handiagoa izan daiteke, beharbada Iparraldean ere ospatuko dutela.
Elkarrizketa hau deskargatzeko klikatu HEMEN.
Entzun:
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.




Utzi iruzkinen bat