BASKISTAN:Umalali: The Garifuna Women’s Project – Garifuna Emakumeen Egitasmoa
Mai 12, 2008 Baskistan, Entzungai (podcast)
Andy Palacioren ‘Watina’ diska arrakastatsuaren ekoizlearen eskutik datorkigu ‘Umalali’. Ivan Duranen langintza zorrotz eta sortzaileak eman du, laister, azken urtetako diskarik bizigarri eta unkigarrienetako bat izatearen ezagutza jasoko duena. Garifuna emakumeen ahots ehundura aberats eta konplexuak, rock, blues, funk, afrikar, latin eta karibear musika zertzeladez apaindu ditu eta trantzezko bidai bat proposatu komunitatearen oinarria diren emakumeen eskutik.
Bigarren orduerdian Andy Palacioren ‘Watina’ diska arrakastatsuarekin Garifuna herriaren kantekin jarraituko dugu. Ondoren Damon Albarnen ‘Mali Music’ proiektua edo Youssou N’ Dour bere ‘Rokku Mi Rokka’ azken lanarekin.
Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.
Entzun:
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.




Utzi iruzkinen bat