7a.jpgAste honetan zabaldu.com gunean jakin dugu zelan Xuxen zuzentzaile ortografikoa liberatu den, albiste ona duda barik. Horregatik Ander Elortondo -Librezale elkarteko kidea, software euskaratzailea- elkarrizketatu gura izan dugu. Xuxen-i buruz berbetan hasi, software librea eta euskarari buruz gero eta Firefox nabigatzailearen 3 bertsioaz bukatu dugu.
Ostean basquecamp ekitaldiari buruz mintzatu gara, barcamp bat zer den, nazioartean daudenak aipatu eta euskaldunok batuko gaituenaren xehetasunak jaso ditugu. Azkenik ekainaren 12an Bilbon izango dugun kontzertuaz mintzatu gara. Irratia.com egiten dugunok, gure entzuleak batu gura ditugu ikasturte amaieran, eta gainera Kerobia eta Lauroba taldeak gurekin izango dira.
Albisteak 2.0 atalarekin bukatu dugu gaurkoan, Belfasteko irrati komunitario bateko doinuak entzunez.

Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Entzun:


Iruzkinik ez “IRRATIA.COM116. saioa: Xuxen libreago, Basquecamp eta gure kontzertua”  testuari

  1. No Comments

Idatzi zure iruzkina




Gure inkesta
Nondik entzuten duzu bilbohiria.com?
Bilbotik
Bilbo Handitik
Bizkaiko beste leku batetik
Euskal Herriko beste leku batetik
Europako beste leku batetik
Amerika
Afrika
Asia
Ozeania


Ikusi emaitzak
Version 2.03