BILBAOTIK EUSKAL HERRIRA (6. atala): Baserria, bizitoki hutsa baino askoz gehiago
BilboHiria-k idatzia. Martxoak 9, 2006 Bilbaotik Euskal Herrira, Entzungai (podcast) atalean
Euskal gizartean baserria bizitoki hutsa baino askoz gehiago izan da beti. Baserria euskaldun jendearen bizitzaren oinarria zen,zalantzarik gabe; etxea eta beraren ondasunak –etxaldea– gauza guztien gainetik zeuden.
Testuaren audioa entzuteko klikatu hemen:
Baserria arbasoengandik datorkigu. Guri gurasoek eman digute eta guk geure ondorengoei utziko diegu. Beraz, etxearen bide luze horretan gu urrats bat besterik ez gara. Horregatik, etxea ez da gurea, gu etxearenak baizik.
Baserriak badauka bere nortasuna eta izena ere badauka, etxekoek hartzen dutena. Sortetxean oraingo biztanleak ez ezik, noizbait etxetik irten zirenak ere bizi dira, hau da, hildako senideak eta familia egin gabe kanpoan bizi direnak.
Baserria leku ia sakratutzat jotzen zuten lehengo euskaldunek. Adibidez, hilerria izan da luzaroan baserria. Duela urte gutxira arte, bataiatu gabe hiltzen ziren haurrak baserriko teilatuaren hegalpean lurperatzen zituzten, etxekoen ondoan egon zitezen. Baserri bakoitzak bere jarlekua dauka elizan, eta Bizkaiko Foruan, elizari bezala, baserriari ere asilo eskubidea aitortzen zitzaion eta bertan ezin zen inor atxilotu.
Etxekojauna edo etxekoandrea izateak garrantzi handia zeukan euskal gizartean eta titulu horrek herriko batzarretan, auzolanetan eta bestelako zereginetan parte hartzeko eskubidea ematen zien.
Hiltzen direlarik, gurasoek ez dute sekula ere baserria seme-alaben artean banatzen. Seme edo alaba bakoitzak lur puska bat hartuko balu, ez luke bizitzeko nahikoa izango eta, horretara, baserria suntsitu eta desagertu egingo litzateke. Horren ordez, gurasoek seme-alabetako bat aukeratzen dute etxerako, normalean zaharrena –oinordekoa, premua edo maiorazgoa–. Gainerako seme-alabek bizimodua kanpoan bilatu beharko dute, baina ezkontzen ez baldin badira, baserrian bizitzen jarraitu ahal izango dute oinordekoari etxeko lanetan laguntzen.
Ipar Euskal Herrian Frantziako Iraultzak (1789) erabat debekatu zuen ondoriotasun molde hau. Harrezkero, seme-alaba guztiak berdinak ziren legearen aurrean eta, hortaz, guztien artean banatu beharra zegoen etxaldea. Jakina, honek arazo larriak ekarri zizkion euskal gizarteari. Geroztik, legea betetzeko, baserria zatitu egiten zuten, bai, baina gero oinordekoak merke-merke erosten zien beren partea neba-arrebei, etxaldearen batasunari eusteko.
Kasu guztietan irizpide berbera nabari da: beste edozeren gainetik, baserriaren iraupenari eustea.
Iruzkin bat “BILBAOTIK EUSKAL HERRIRA (6. atala): Baserria, bizitoki hutsa baino askoz gehiago” testuari
Idatzi zure iruzkina
Bilatu
Dataren arabera
- Uztaila 2008
- Ekaina 2008
- Maiatza 2008
- Apirila 2008
- Martxoa 2008
- Otsaila 2008
- Urtarrila 2008
- Abendua 2007
- Azaroa 2007
- Urria 2007
- Iraila 2007
- Uztaila 2007
- Ekaina 2007
- Maiatza 2007
- Apirila 2007
- Martxoa 2007
- Otsaila 2007
- Urtarrila 2007
- Abendua 2006
- Azaroa 2006
- Urria 2006
- Iraila 2006
- Abuztua 2006
- Ekaina 2006
- Maiatza 2006
- Apirila 2006
- Martxoa 2006
- Otsaila 2006
- Urtarrila 2006
Atalka
- Albisteak (6)
- Artekaleko Kriseilua (13)
- Baskistan (24)
- Berbaz (13)
- Bigarren Lerroan (7)
- Bilbaotik Euskal Herrira (6)
- Entzungai (podcast) (564)
- Eremuz Kanpo (16)
- Erreportaiak (3)
- Gaubasa (30)
- Gaurko gaia (1)
- Gure Bazterrak (2)
- Gurean zer berri (24)
- Hinki Hanka (1)
- Ibaizabal magazina (1)
- Irratia.com (66)
- Jakin Nahia (1)
- Kingston Hiria (15)
- Kiroldegia (22)
- Musibla (53)
- Ohozpelak baleitu (8)
- Piperpolis (67)
- Potto (26)
- Soinugela (51)
- Solasaldia (99)
- Sototik (16)
- Zaharra zara, Bilbo (8)
- Zenbat Gara (1)
- Zutargi Artean (32)
| Gure inkesta | ||
|

Euskara ikasten nabil eta asko gustatzen zait euskal kultura. Horregatik testu hau irakurri dut eta oso polita da. Gehiago idatziko duzue?
Amaia