SOLASALDIA: Elikagaien krisia
Mai 12, 2008 Entzungai (podcast), Solasaldia
Aipatu krisiak 2015era arte iraungo du aditu batzuen ustez, gosea hedatzen den bitartean. Munduan, oinarrizko elikagaien prezioak ikaragarri ari dira hazten, espekulazioa dela kausa. Hego Euskal Herrian, krisiak beste dimentsio bat hartzen du: pasa den ostiralean Bilbon, EHNE sindikatuak manifestazioa burutu zuen Elikaduraren subirotasunaren alde. Baserritarrek Prezio Behatokia eskatu dute berriro, ekoizleei gero eta gutxiago ordaintzen dietelako eta kontsumitzaileok gero eta gehiago ordaintzen dugulako, eta etiketak argiak. Solasaldiaren bigarren zatian, Josu Larrinagak AHTren inguruko azken berriak izan ditu hizpide (Aramaio, Gelditour, Nuria Lopez de Gereñu…).
Solasaldi hau deskargatzeko klikatu HEMEN.
Entzun:
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.




Utzi iruzkinen bat