ipuin.jpgIpuinzalea dugu Bego, eta hortik datorkio ipuin-kontalari gisa ibiltzea azken hamartsu urteetan. Ipuinak bizi du eta horixe du bizibide. Ipuinak eta kontaketak, helburu handirik gabe egindakoa izanda ere, sakon eragin dezakete entzulearengan: entzuteko gaitasuna, barneko irudiak sortzekoa, berbarakoa, sentipenak mugiaraziz, norbere burua hobeto ezagutaraziz,… eta baita kontalariarengan ere eragin handia: norberak moldatzen du ipuina norbere buruan eta norberaren izatea eransten ipuinari.

Horiek eta beste izan ditugu hizpide Begorekin, eta hauexek dituzue Kandelen Argipean taldekoengana heltzeko bideetako bi: luzvelas@alaluzdelasvelas.com; 615.780.795

Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Entzun:[audio:http://www.bilbohiria.com/docs/podcast/berbaz/berbaz080522.mp3]

Entzun orain