IRRATIA.COM: 42. saioa, Kontrainformazioa
Mar 7, 2006 Entzungai (podcast), Irratia.com
Saio berezia eskaini diogu Kontrainformazioari. Eta horretarako, egun abian dauden proiektu ezberdinei buruz mintzatu gara. Indymedia, Irrati libreak, Telebista herritar proiektuak, Internet bidezko proiektuak… denetarik izan dugu aipagai.Amatau TVri buruz jakiteko, Tas Tas irrati libreko elkarrizketa bat entzun dugu; Indymediaren historiaren berri izan dugu, eta Iruñean aurreko astean abian jarritako WC-tv ekimenaren berri ere ukan dugu (Eguzki Bideoak eta Hackresi hacker kolektiboaren arteko ekimena).
Irratia.com-en azken irratsaioa deskargatzeko, klikatu HEMEN.
Entzun:
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
Mundurat.net
Eta Bilbotik Bartzelonara abiatu gara, bertan Mundurat.net zerbitzariko lagunarekin berbetan hasi gara, atariaz, Interneti buruz eta zerbitzariaren proiektuetaz mintzatu gara.
Kontrainformatu.info
Datorren astean Bilbon burutuko diren topaketen berri emanez, sortu duten blogaren berri eman eta hurrengo batean gehiago sakonduko dugu horren gainean, izan ere, martxoaren 17tik 19ra bitartean, Kukutza gaztetxean Komunikabide alt ernatiboen GAZTE topaketak burutuko dira. Kontrainformatu.info gunea sortu dute horretarako.




Utzi iruzkinen bat