SOLASALDIA: Transgenikoak frantziar estatuan
Api 14, 2008 Entzungai (podcast), Solasaldia
Pasa den astean Frantziako Legebiltzarrak Transgenikoei buruzko lege bat onartu zuen, ozta ozta eta ehun parlamentari bertan ez zirela. Lege berriaren arabera transgenikoen eta betiko laborantzaren bizikidetza onetsi dute. Beste batzuentzat, aldiz, “uzta guztiak kutsatzea eta laborantza biologikoaren hondamena onartu dute”. Eztabaida bizia dago gai honen inguruan frantziar estatuan: UMP talde eskuinarra eta hainbat enpresa alde batetik, eta bestetik ezker klasikoa, laborariak eta ekologistak, Josu Larrinaga kontatu digunaren arabera. Gaurko Solasaldiaren bigarren zatian, aldiz, Hego Euskal Herriko fauna basatia izan du hizpide Josuk: hartzak, basurdeak, saiak, otsoak…
Solasaldi hau deskargatzeko klikatu HEMEN.
Solasaldia Entzun:
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.




Utzi iruzkinen bat