Austingoa Bilboaldean izan dugu “Gamestorming” (Jolasak, lan-bilera eraginkorragoen giltzarri) ikastaro bat ematen eta irratira etortzeko gonbiteari baiezkoa eman digu pozik.
Bilbon zer inpresio jaso duen (zirraragarria) eta zertan ibili den (ardao beltza ere gustoko :-) !.  Pentsamendu bisualaren garrantzia. Zirriborro iraultza zer eta nola. Zirri-afariak Bilbon. Austingo bizimodua bizia (munduko musika hiriburua omen),…

Etorkizunari amets egitea? “Behin oinarrizkoak bermatuta balitu, bakoitzak bere pasioak aurrera eramatea sustatuko duen gizartea!”. Ingelesez (ondo ulertzen zaio :-) lehen aldiz BERBAZ, euskerazko azalpenak tarteko.

Erreferentziak:
http://www.ted.com/talks/sunni_brown.html
http://sunnibrown.com/

Kantuak:

“Bilbaoko Iretargi” (Joseba Tapia), “Revolution” (Beatles), “Sing, Sing, Sing” (Louis Prima), “School Is Out” (Gary ‘Us’ Bonds), “Across The Wire” (Calexico), “Fields Of Green” (Giant Sand)

 DESKARGATU HEMEN !!!!!

Entzun orain