IBAIZABAL: Berton aldizkaria

liburu.jpgPasa den martxoan argitaratutakoa 108.a da. Mahatserriko aldizkariaren azalean Santutxuko Bertso Eskola, Espetxean gerra zibilaren ondoko aldizkaria, Doctor Deseo eta Bingen Zupiria agertzen dira. Barruan, hasteko harridura sortu gaituen argazkia, Bilboko Udaletxeko atzekaldean 1991an eraitsitako S. Agustin tren geltokiarena. Gero, Euskarazko liburuak irakurtzeko kanpaina, Txurdinaga eta Santutxuko Euskararen astea, Manu Martin ardo aditua, eta Mahatserriko zenbait auzotako arazoak, Errauste Labearena Uribarrin, Begoñako biribilgunearena edo inkestan egindako galderaren erantzunena: zein da zure auzoko beharrizanik handiena? Bukatzeko, Hektor Ortega Berton aldizkariaren zuzendariak, Gorbeiako Aterpetxea dagoeneko Santutxu Mendizale Taldearen eskuetan dagoela esan digu. Solasaldia deskargatzeko klikatu HEMEN. elkarrizketa Entzun:

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Utzi iruzkinen bat

XHTML: Etiketa hauek erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>