Arbola  Prest hilabetekariren 79. alea, martxoari dagokiona, aztertu du Hektor Ortega Deustualdeko aldizkari horren zuzendariak. Hasteko, Arangoitiko 3 gai aipatu ditu Hektorrek: Agirre baserrian eraberritzekoan galdutakoa, auzo horren igogailua eta bertan guaraniera ere entzuten dela. Deustuko Ikastolaren eta Deustuko historiaren zati baten berri eman ondoren, aldizkari horrek hilero jorratzen duen Monografikoari heldu dio, Hiriko zuhaiztiak lelopean agertzen dena eta Deustuko berdeguneak aztertzen dituena. Gero, Rosa Miren Pagolari egindako elkarrizketa, Deustuko Jaiak, Kanaleko arazoak, Juan Ajuriagerra eta Le Noise talde musikala izan ditu mintzagai. Elkarrizketa hau deskargatu nahi baduzu, egizu klik HEMEN.

Entzun:


Iruzkinik ez “IBAIZABAL: PREST aldizkaria”  testuari

  1. No Comments

Idatzi zure iruzkina




Gure inkesta
Nondik entzuten duzu bilbohiria.com?
Bilbotik
Bilbo Handitik
Bizkaiko beste leku batetik
Euskal Herriko beste leku batetik
Europako beste leku batetik
Amerika
Afrika
Asia
Ozeania


Ikusi emaitzak
Version 2.03