AHT saltzeko Eusko Jaurlaritzak abian jarri duen kanpainan tren horrek trafikoa arinduko duela behin eta berriro errepikatzen dute. Iñaki Barcenaren ustez, aipatutako hori ez da egia: alde batetik gero eta errepide gehiago egiten ari direla (Super Sur, Maltzaga-Urbina, Kadaguako eta Uribe Kostako korridoreak..); bestetik, Jaurlaritzak berak emandako datuen arabera AHTk kamioi trafikoaren %2 baino ez luke kenduko. Kontuan hartu behar da, bestalde, EAEko hiru hirien artean egiten diren bidaiak % 0´3 baino ez direla, eta horiek azkarrago ibiltzeko 6.000 miloi euroko aurrekontua duela tren azkarrak (biloi bat pezeta). Barcenak esan digu tren gehiago eta hobeak behar ditugula, populazioaren beharrei egokituta. Bukatzeko, Ekologistak Martxan taldeko kide horrek John Whitelegg Liverpooleko garraio iraunkorraren irakaslea aipatu du: horren ustez, auto erabiltzaileen ohiturak drogazaleek izaten dituzten jarrerekin alderatzen ditu. Saioa deskargatzeko klikatu HEMEN.

Entzun:


Iruzkin bat “SOLASALDIA: AHT eta Errepideak”  testuari

  1. 1 iraia

    dena gezurre da

Idatzi zure iruzkina




Gure inkesta
Nondik entzuten duzu bilbohiria.com?
Bilbotik
Bilbo Handitik
Bizkaiko beste leku batetik
Euskal Herriko beste leku batetik
Europako beste leku batetik
Amerika
Afrika
Asia
Ozeania


Ikusi emaitzak
Version 2.03