Artoa Frantziar estatuko auzitegi batek genetikoki eraldatutako arto mota bat legez kanpo utzi berri du. Aldez aurretik Iparraldean, Parisen eta frantziar estatuko beste toki batzuetan nekazariek argi utzi dute transgenikoen aurkako jarrera. Josu Larrinagaren ustez garrantzitsua da auzitegi horrek emandako epaia, eta bereziki arrazoiak aipatu behar dira: kutsadura, hazien geroa eta frogatuta ez dagoela elikagai horiek gure osasunean izan dezaketeen eragina. Frantziar estatuan jarraituz, beste auzitegi batek isuna jarri die Total multinazionalari eta beste enpresa bati, 1.999an Erika itsasontziak sortutako hondamendi ekologikoarengatik. Prestigek kaltetutakoek pozik hartu dute berria, baina “espainiar auzitegiak bigunago joko duela” pentsatzen dute. Solasaldia deskargatu nahi baduzu, klikatu HEMEN.

Entzun:


Iruzkinik ez “SOLASALDIA: Arto transgenikoa / Erika”  testuari

  1. No Comments

Idatzi zure iruzkina




Gure inkesta
Nondik entzuten duzu bilbohiria.com?
Bilbotik
Bilbo Handitik
Bizkaiko beste leku batetik
Euskal Herriko beste leku batetik
Europako beste leku batetik
Amerika
Afrika
Asia
Ozeania


Ikusi emaitzak
Version 2.03