IBAIZABAL: Berton, Mahatserriko aldizkaria
Urt 7, 2008 Entzungai (podcast), Solasaldia
Abenduari dagokion 105.en ale honen azalean Ainhoa Rementeria (kayak surf munduko txapelduna) agertzen da. Barruan dago berari egindako elkarrizketa luzea eta horrez gain, aldizkariak dituen 32 orrialdeetan, duela 100 urte Egirletan egindako argazki bat, Begoña errepublika zaharra ibaiertzetatik ikusita, Begoñako Birjina eta lapurra, Sukabi Otxarkoagako Gazte Egoitza berria, Mahatserriko pastel eta goxokiak, funikularra, Uribarriko Tanttaka konpartsa eta beste gai batzuk dira, Hektor Ortegak, Berton aldizkariaren zuzendaria, komentatu dituenak. Elkarrizketa hau deskargatzeko, klikatu HEMEN.
Entzun:
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.




Utzi iruzkinen bat