IRRATIA.COM #101: Maletillak bertsotan GARAko plazan
Abe 12, 2007 Entzungai (podcast), Irratia.com
Saioa deskargatzeko HEMEN. 100. saioa egin genuen, eta aurrera jarraitzen dugu. 3 digitoak pasa ditugu dagoeneko -Rubalcabak atxilotuekin bezala- eta jarraitzen dugu irrati emankizunarekin. Abenduan ia urtero bertsolari txapelketaren bat dugula eta, aurten be Gipuzkoako ospatzen da. Ilunbeko zezenplazan izango da finala eta horregatik maletilla.gara.net hartu dugu hizpide. Kanpaina horretan burubelarri aritu den Joseba izan da gurean. Datuak eskaini dizkigu, bertsolaritza eta teknologia berriak, partehartzea, egunkariak eta Internet… gai interesgarriak hartu ditugu hizpide.
Gero, ohikoa dugun Albisteak 2.0 albistegi teknologikoari ekin diogu, webgune berri, eztabaida eta antzeko albisteak gureganatuz. Musikarekin uztartuz, saio atsegina atera zaigu azken hau ere.
Entzun:
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.




Utzi iruzkinen bat