IBAIZABAL: Afrikako Batasunaren eta Europako Batasunaren arteko 2. goi bilera

Afrika    Lisboan pasa den igandean bukatutako bilera horretan Afrikako 53 herrialdek eta Europako 27k hartu dute parte. Bertan, hiru gai izarizan dira: gizaeskubideak, migrazioa eta merkataritza. Europarrok gizaeskubideak errespetatzea eskatzen diegu afrikarrei, eta bide batez, gure segurtasuna dela medio, hona ez etortzeko eskatzen diegu. Ekonomia mailan, aldiz, Afrikak Europarekin zeukan Elkarte Ekonomikorako Ituna bertan behera utzi duela azaldu digu Luis Guridik, Afrikako ekonomia ahulean Txinak, Frantziak edo Alemaniak duten pisua azpimarratuz. M. Gadhaffi Libiako presidenteak esan duenez “europarrek lapurtutako guztia bueltatu ala zuen herrialdeetan bizitzera gonbidatu”. Afrikarrek kolonialismo ekonomiko berriarekin amaitu nahi dutela ematen du. Solasaldi hau deskargatu nahi baduzu, egin klik HEMEN.

Entzun:

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Utzi iruzkinen bat

XHTML: Etiketa hauek erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>