irratia.com-en 100. podcast-irratsaioa gaur zuzenean Bilboko Kafe Antzokitik
admin-k idatzia. Abenduak 5, 2007 Albisteak, Gurean zer berri ataleanBilbo Hiria irratian kultura digitala, musika eta gizartea uztartzen dituen irratia.com irratsaioak 100. emanaldia igorriko du gaur Bilboko Kafe Antzokiko oholtza gainetik zuzenean. Saioa 22:00etan hasiko da eta bertan elkarrizketak, gonbidatu bereziak, bideoak eta sorpresa ugari izango dira. Saioaren ostean Bilboko BURP “Underground Report” proiektatuko da eta ondoren, irratia.com-eko soinu ingeniariek musika aukera aparta jarriko dute. Oholtzatik at Blogs & Beers gisako topaketa informala izango da. Nahi duenak bere ordenagailua ekarri ahal izango du edo, besterik gabe, garagardoa eskuan duela, berriketari eman. Ohi bezala, Bilbo Hiria irratiaren zuzeneko seinalearen bidez eta Interneten zuzenean emititzeaz gain, webcam bidez ere igorriko dugu seinalea zuzenean Bilbotik mundura.
Basque Digital Shepherds’ Meeting
Euskararen Nazioarteko Egunaren eta euskaldunok WSJek argitaratutako artikulu iraingarriari emandako erantzunaren testuinguruan, gure hizkuntza “Artzainen hizkuntza” bezala gutxietsi nahi izan dutenei zera erakutsi nahi diegu:
1. Ez dela txarra artzain kultura batetik etortzea. Euskal kultura tradizionala, munduko beste hainbat legez, oso aberatsa da naturarekiko harremanei dagokienez, hiztegiak ondo islatzen duen legez. Oso harro gaude horretaz, konplexurik gabe, horregatik ipini diogu ingelesezko azpititulu hori gure irratsaio-topaketari.
2. Euskara, egun, hizkuntza bizia da, zientzia eta teknologia kontzepturik jasoenak adierazteko gai. Era berean, sarean hainbat euskal internautok eguneroko harremanetan erabiltzen dugun hizkuntza da.
“Euskal kultura digitalizatu, kultura digitala euskaldundu”
Gizarte digitalaz, musikaz, eta jendarteaz jarduten duen irratsaioa da irratia.com 2004ko abenduaz gero. Zuzenean emititzen dugu asteazkenero 13:00etan (Euskal Herriko ordua) Bilbo Hiria irratiaren sintonian. Edonondik entzuteaz gain, edonoiz entzun daitezke irratia.comen saioak MP3 formatoan, blog honetan bertan edo podcast harpidetza bidez.
Irratsaioa eta bitakora lau lagunen artean egiten dugu:
* Patxi Gaztelumendi. Kazetaria, blogaria, musikazale egunez, literaturazalea gauez eta lantzean behin bertsozalea.
* Jabi Zabala. Kazetaria, blogaria, musikazalea, literaturazalea eta argazkizalea.
* Ibon Burgoa, teknikari lanetan eta musika aukeratzen.
* Ekaitz Hernandez, musika nahasketak eta ftp-podcast arduraduna.
Euskal Herriko lehen irrati digitalaren proiektua, hala ere, 2000ko azaroaren 1ean abiatu zen, egungoaren oso ezberdina zen kontzeptu batekin: webgune estatikoa, irratsaio bat eta musika kanalak zituen. “Euskal kultura digitalizatu, kultura digitala euskaldundu” leloarekin sareratu ginen orduan eta lelo hori izan da gure ardura nagusia denbora honetan guztian.
Basque Digital Shepherds’ Meeting: you are invited, Mr Johnson
http://www.sarean.com/sarean
Bilatu
Dataren arabera
- Maiatza 2008
- Apirila 2008
- Martxoa 2008
- Otsaila 2008
- Urtarrila 2008
- Abendua 2007
- Azaroa 2007
- Urria 2007
- Iraila 2007
- Uztaila 2007
- Ekaina 2007
- Maiatza 2007
- Apirila 2007
- Martxoa 2007
- Otsaila 2007
- Urtarrila 2007
- Abendua 2006
- Azaroa 2006
- Urria 2006
- Iraila 2006
- Abuztua 2006
- Ekaina 2006
- Maiatza 2006
- Apirila 2006
- Martxoa 2006
- Otsaila 2006
- Urtarrila 2006
Atalka
- Albisteak (6)
- Artekaleko Kriseilua (13)
- Baskistan (22)
- Berbaz (4)
- Bigarren Lerroan (7)
- Bilbaotik Euskal Herrira (6)
- Entzungai (podcast) (516)
- Eremuz Kanpo (16)
- Erreportaiak (3)
- Gaubasa (29)
- Gaurko gaia (1)
- Gure Bazterrak (2)
- Gurean zer berri (23)
- Hinki Hanka (1)
- Ibaizabal magazina (1)
- Irratia.com (61)
- Jakin Nahia (1)
- Kingston Hiria (15)
- Kiroldegia (22)
- Musibla (48)
- Ohozpelak baleitu (7)
- Piperpolis (59)
- Potto (26)
- Soinugela (44)
- Solasaldia (90)
- Sototik (16)
- Zaharra zara, Bilbo (8)
- Zenbat Gara (1)
- Zutargi Artean (31)
| Gure inkesta | ||
|

Iruzkinik ez “irratia.com-en 100. podcast-irratsaioa gaur zuzenean Bilboko Kafe Antzokitik” testuari
Please Wait
Idatzi zure iruzkina