IBAIZABAL: Nora aldizkaria.
0 iruzkin BilboHiria-k idatzia. Uztailak 7, 2008 Solasaldia, Entzungai (podcast) atalean
Nora aldizkariaren 0 zenbakia pasa den abenduan agertu bazen ere, oraingo honetan uztailari dagokiona aztertu dugu Hektor Ortega, Nora aldizkariaren arduradunarekin. Berria egunkariarekin batera hilaren lehen igandean saltzen den aldizkari honek, Euskal Herriko hainbat toki ikuspegi desberdinetatik eskaintzen dizkigu. Seigarren zenbaki honetan, “Udarako 25 destino” da gai nagusia: bertan “abentura, Aezkoa, ondarea, itsasoa, Iparraldea eta kobazuloak” azpiatalak agertzen dira, eta bakoitzean destino batzuk. Horietaz gain, Garaiak (alearen etxeak), Abadia gaztelua, 3 ibilbide oinez edo bizikletaz egiteko, airetiko argazki handi bat eta Miren Agur Meabek Bilbori buruz idatziko artikulua. Leku interesgarriak, argazki onak, presentazioa zainduta… guzti hori ematen digu Nora aldizkariak.
Solasaldi hau deskargatzeko klikatu HEMEN.
Entzun:
BERBAZ:JUAN RAMON notarioa
0 iruzkin BilboHiria-k idatzia. Uztailak 3, 2008 Berbaz, Entzungai (podcast) atalean
30 urte darama Juanrak notario lanetan Bilbon, eta bere lanbidearen inguruabarrak argitzen lagundu digu bazkalosteko solasaldian. Kaleko lagun baten jakinminetik hasitako elkarrizketak mundu ezezagun samar hori azaleratzen saiatu gara. Euren zereginak, esaterako, funtzionarioarenetatik harago, jendeari aholku ematea dauka bere baitan. Eta ondorioa oso onuragarri edo oso kaltegarri gerta dakiguke. Etengabe ikasten behar dute, eta jakitera iristen diren gauza asko isilik gordetzen,…
Notarioaren figurak historian izandako bilakaera ere jorratu dugu nolabait, Bizkaiko legediarena ere bai, eta beste saio baterako galdera-ikur gehiago aidean utzi.
Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.
Entzun:
SOINUGELA:GARAI BATEKO SINGLEEN A ALDEAK
0 iruzkin BilboHiria-k idatzia. Uztailak 3, 2008 Soinugela, Entzungai (podcast) atalean
Azken Soinugela honetan Afrikatik abiatu gara, beste aste batez “In The Name Of Love. Africa celebrates U2″ diskoaren kanta bat entzuteko. Oraingoan Sierra Leona Refugees All Stars taldearen bertsio bat entzun dugu. Handik Indiara jo dugu, beste behin Calcuta Chronicles izeneko diskoan ageri den musikaz gozatzeko. Gero, Nina Simonek bi abesti ekarri dizkigu: bata kalipso doinu bat, Liberian Calypso izenekoa, eta bestea Gilbert O´Sullivan irlandarraren Alone again naturally ezagunaren bertsioa. Neil Youngen txanda heldu da gero, eta bere azken diskotik, Chrome Dreams-etik, Ordinary People kantu epiko luzea jarri dugu entzungai. Pedro Elias Igartua aurreko astean Avilan izan zen Bob Dylanen kontzertua entzuten eta hari buruzko komentarioa egin ostean, Dylanen kanta parfe bat eskaini dugu. Gero, irratsaioaren atal monografikoa izan dugu. Aste honetan garai bateko singleen A aldeak gogoratzen jardun dugu. Hain zuzen ere, single hauek izan ditugu: Roxy Music (Pijanarama), The Clash (Should I Stay or Should I Go), Tom Robinsonen zenbait kanta, Joe Jackson (The Harder They Come), Ian Dury (Hit Me With Your Rhythm Stick), Dexy Midnight Runners (Geno) eta Big Country (Fields Of Fire)
Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.
Entzun:
Ekainaren amaiera honetan agur esango dio Bilbo Hiria Irratiak ohiko programazioari. Beraz, datorren irailera arte soilik noizean behin eskegiko dugu dokumenturen bat. Edozein kasutan ere, gogoratu entzule hemen eskegitakoen artean dauden zure gustoko programak entzuteko aukera duzula. Ondo pasa eta gero arte.
PIPERPOLIS: Xabi Aburruzaga trikitilaria eta Kale antzerkiaren errepublika.
0 iruzkin BilboHiria-k idatzia. Ekainak 30, 2008 Piperpolis, Entzungai (podcast) atalean
Xabi Aburrruzaga trikitilaria gonbidatu dugu gaurko piperpolis
saioara. Bizkaiko trikitixa deituriko diskoa aurkeztera dator
bizkaitar trikitilaria. Egungo kantuak egin ditu trikiti pieza
zaharrak baliatuta. Bizkaiko trikitia dute oinarri abestiek, eta Fredi Paiak, Miekl Markez eta beste batzuek idatzi dituzte letrak. Bestetikudan egingo diren antzerki jaildi ezberdin berri eman dugu. Lekeitiko kale antzerkia Euskal Herriko zaharrena, Bilboko kalealdia, Elorrioko Musikaire eta SopelakoZirkuskurusta besteak beste.kale kantoiak eszenatoki bihurtuko dira gurean.
Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.
Entzun:
BERBAZ:Toni Lodeiro, ingurumen-hezitzaile eta idazlea
0 iruzkin BilboHiria-k idatzia. Ekainak 26, 2008 Berbaz, Entzungai (podcast) atalean
Toni, aspaldiko laguna, “Consumir menos, vivir mejor” plazaratu berri duen liburuaren aitxakitan, BHIan.
Bere pasioa da gaia. Kontsumitzean, ingurumena, gizatasuna, eta plazerra kontuan izanda, hobeto biziko gara, ziur. Gu geu, eta gure ingurukoak, gizartea, planeta….
Kontsumo kontzienteari buruzko liburua, eguneroko erabaki txiki eta handietan laguntzeko informazioz betetakoa (jakiak, jantziak, autoak, bidaiak, aurrezkiak,….). Euskal Herritik mundurako ikuspegiz, hurbileko ekintzan jardun behar delakoan. Eta, bere hitzetan, honek guztiak eragiten digun “mobida emozionalari” aurre egiteko aholkuak emanez.
A Corunha-koa, hemen bizi izan da azken 4 urteetan, eta euskeraz gogotsu egiten du Tonik. Euskeraz ikastea plazerrari lotzearen garrantziaz ere mintzatu zaigu.
* liburu osoa irakurgai: http://www.nodo50.org/consumirmenosvivirmejor/
Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.
Entzun:
MUSIBLA: Soinu elektronikoak
0 iruzkin BilboHiria-k idatzia. Ekainak 25, 2008 Musibla, Entzungai (podcast) atalean
Saio honetan soinu elektronikoei errepaso bat emango diegu, Euskal Herritik Egus musikariak Gaueko Beat proiektua dakarkigu Apokaliftin etxearen eskutik. Honetaz gainera, egun egiten den eta aspaldi egin den musika elektronikoaren lagin batzuk entzuteko aukera izango duzue: Mum, Kraftwerk, Piano Magic…
Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.
Entzun:
PIPERPOLIS:Su ta gar eta euskal liburugintzak eginiko salaketa
0 iruzkin BilboHiria-k idatzia. Ekainak 23, 2008 Piperpolis, Entzungai (podcast) atalean
Su ta gar taldeko Xabi gonbidatu dugu Piperpolisarea. Eibarreko taldeak hogei urte eta gero Euskal Herrian egindako heavy metalaren ordezkari nagusi izaten jarraitzen du. Aurreko astean Kobetasonik jaialdian parte hartu zuten. Duela bi urte Jotake ekoizpenak sortu zuten eta harekin “Jainko hilen uhartean” diskoa atera zuten. Erreferentzia berri batekin datoz orain, dvd formatuan, gainera. “Une iraunkorrak” deitutako dvd-an zuzeneko emanaldia agertzeaz gain bitxikieri interesgarri asko bada ere.
Bestetik, aurreko astean, prentsa ohar baten bitartez liburugintzaren sektoreak Eusko Jaurlaritzak euskarazko kultura industriaren gainbehera eragozteko esku hartu ez izana salatu nahi izan zuen. Horri buruz hitz egiteko Asier Muniategi izan da Piperpolisen.
Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.
Entzun:
SOLASALDIA: Pagasarri Natur Parkea?
0 iruzkin BilboHiria-k idatzia. Ekainak 23, 2008 Solasaldia, Entzungai (podcast) atalean
Pasa den asteko Bilboko Udalbatzan, besteak beste, Pagasarri Natur Parkearen gaia atera zen berriro. Luzea da Pagasarrik eta inguruak jasan duten egitasmo desarrollistaren zerrenda: harrobiak, pistak, tentsio altuko kableak, gasbidea, pinuak, Zabalgarbi Errauskailua, eraikitzen ari diren etxebizitzak eta txaletak… Super Surreko eta Trenbideko Hegoaldeko Saiesbideko lanak hasi berriak edo hastear.. Ganekogortan zenbait errota jarri nahi dituzte… Gaur bertan jakin dugu, esaterako, pasa den ekainaren 1eko uholdeak Peñascal auzoan Super Surreko lanek sortu zituztela: egun batzuk lehenago zenbait mendizalek eta ekologistak Pagasarriko errekatxo batzuk estaltzen ari zirela salatu zuten, baina… Zaila ikusten du Josu Larrinagak hainbeste egitasmorekin Natur Parkea martxan jartzea, eta benetan egin nahi badute, egitasmo horien moratoria (luzamendua) eskatu du EHUko irakale eta soziologo horrek.
Solasaldi hau deskargatzeko klikatu HEMEN.
Entzun:
BERBAZ:JOSU GOIRI, TXALAPARTARI ETA EKINTZAILEA
0 iruzkin BilboHiria-k idatzia. Ekainak 19, 2008 Berbaz, Entzungai (podcast) atalean
Puntuan joandako Eugenio Etxebarriaren izatea gogoan hartu eta goi-goian jarriz eman diogu berbeteari gaur Josugaz. Dimoztarra jaiotzez, baina Arrigorriagan urtetan bizi izandako Eugenio, Bizkaiko albokari klasikoetan bizirik genuen azkena, beharbada. Josu Goirirentzat benetan kutuna.
SORTUTEN entrepresa da, baina, azken aldian denbora gehien hartzen diona Josuri. Arlo bitan diardute, batez ere: bioeraikuntzan (tokiari entzun egin behar ei zaio, apaltasunez, bertan ganorazko zerbait egingo bada) eta energi fotoboltaikoan tratulari (ekoizle eta inbertsoreen arteko zubí-lanean. Konfiantza-harremanak garatzeak zenbat balio duen ederto daki Josuk, urtetako eskarmentuz.
Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.
Entzun:
Bilatu
Dataren arabera
- Uztaila 2008
- Ekaina 2008
- Maiatza 2008
- Apirila 2008
- Martxoa 2008
- Otsaila 2008
- Urtarrila 2008
- Abendua 2007
- Azaroa 2007
- Urria 2007
- Iraila 2007
- Uztaila 2007
- Ekaina 2007
- Maiatza 2007
- Apirila 2007
- Martxoa 2007
- Otsaila 2007
- Urtarrila 2007
- Abendua 2006
- Azaroa 2006
- Urria 2006
- Iraila 2006
- Abuztua 2006
- Ekaina 2006
- Maiatza 2006
- Apirila 2006
- Martxoa 2006
- Otsaila 2006
- Urtarrila 2006
Atalka
- Albisteak (6)
- Artekaleko Kriseilua (13)
- Baskistan (24)
- Berbaz (12)
- Bigarren Lerroan (7)
- Bilbaotik Euskal Herrira (6)
- Entzungai (podcast) (562)
- Eremuz Kanpo (16)
- Erreportaiak (3)
- Gaubasa (30)
- Gaurko gaia (1)
- Gure Bazterrak (2)
- Gurean zer berri (24)
- Hinki Hanka (1)
- Ibaizabal magazina (1)
- Irratia.com (66)
- Jakin Nahia (1)
- Kingston Hiria (15)
- Kiroldegia (22)
- Musibla (53)
- Ohozpelak baleitu (7)
- Piperpolis (67)
- Potto (26)
- Soinugela (51)
- Solasaldia (99)
- Sototik (16)
- Zaharra zara, Bilbo (8)
- Zenbat Gara (1)
- Zutargi Artean (32)
| Gure inkesta | ||
|
Bilbo Hiria blogak
Euskal irratiak
Zenbat Gara
Laguntzaileak




