IBAIZABAL: Bilboko okupazio bulegoa
0 iruzkin BilboHiria-k idatzia. Urriak 9, 2008 Solasaldia, Entzungai (podcast) atalean
Okupa mugimenduko kideek Bulegoa zabaldu dutela aipatu digu Hibaik. Alde Zaharrean, Pelota Kaleko 5 zenbakian, okupazio mugimenduaren inguruko informazioaz gain aholkularitza tekniko- juridikoa ere aurki daiteke.Mementuz, ostiraleta, 18,00ak eta 21,00ak bitartean eskainiko ditu bere zerbitzuak. Informazio gehiago: www.okupaziobulegoa.org helbidean.
Elkarrizketa hau entzuteko klikatu HEMEN.
Entzun:
IRRATIA.COM122. saioa: Danbaka musika lehiaketa eta Piztu Gasteiz
0 iruzkin BilboHiria-k idatzia. Urriak 8, 2008 Irratia.com, Entzungai (podcast) atalean
Musika, rockanrolla, bakarlariak, sarean eta eskenatokian, Danbaka lehiaketa berriz ere martxan da. Aurreko edizioko CD-DVDa entzun eta ikusten dugun bitartean, kontzertuetara joan gaitezke eta talde berrien inguruko albisteak irakurri ditzakegu. Bideoak ikusi. Hori eta askoz gehiago da Danbaka. Eta guzti hori azaldu digu Iker Barandiaran kazetari eta musikazale amorratuak. Danbaka![]()
Albisteak 2.o
Atik hasi -argia.com irudi eta izen berria- , b-rekin jarraitu beta.eitb.com, bota, ikasten, ple, zabaldu.com z-tarekin amaitu dugu albistegi digitala.
Piztu Gasteiz
Eta musikarekin jarraitu dugu albistegiaren ostean. 80. hamarkadara jo dugu, eta Gasteizko Hala Bedi irratikoNagore gonbidatu dugu. urriaren 11arekin, zapatuz, Piztu Gasteiz jaia izango baita Gasteizko alde zaharrean. Ibilbidea proposatu digu, ekitaldiz betetakoa gainera.
Eta gaur ere, musika librearekin agurtu dugu saioa, magnatunes.com gunetik ekarritako cc lizentziadun kantu elektroniko bat: Ambient Teknolog
Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.
Entzun:
IBAIZABAL: Nora aldizkaria (urrikoa)
0 iruzkin BilboHiria-k idatzia. Urriak 7, 2008 Solasaldia, Entzungai (podcast) atalean
Pasa den igandean agertu zen Nora aldizkariaren 9. zenbakia, Berria egunkariarekin batera. Azken zenbaki honek berdez tintaturiko azala du eta erreportaia nagusiak Iratiko ohianez hitz egiten du: bertan, Hektor Ortega Noraren arduradunak esan digunez, 10 puntu desberdinetik 10 txango egiteko aukera azaltzen da, Iratiko ohianeko hainbat txoko ezagutzeko. Beste artikulu batean, herrialdeko bakoitzeko baserri bat hartu du aldizkari honek berreskuratu berri dugun baserriaren balio arkitektonikoa erakusteko asmoz. Geroxeago Bilboko Zorrotza auzoko porturaino egin dugu bidaia, besteak beste Gabriel Arestirekin topo egiteko; edo Donostiako Igeldoko parkera, magia, aisialdia eta naturak bat egiten duten gunera. Horrezaz gain, Itxaro Bordaren Bitakora kaiera, erraz egiteko 3 txangoren deskribapena eta “Lertxunak” Juan Carlos Muñozen argazki zoragarria.
Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.
Entzun:
Piperpolis: Piztu Gasteiz, Lauroba eta Irati Elorrieta
0 iruzkin BilboHiria-k idatzia. Urriak 6, 2008 Piperpolis, Entzungai (podcast) atalean
Lauroba musika taldea izan da Piperpolisen. Musika talde donostiarrak ‘Gauri gaurekin’ deituriko lehen lan luzea plazaratu berri duenez, diskoko kantu berriak beraiekin batera ezagutuko ditugu. Bestetik, Irati Elorrieta idazlearekin batera bere eleberria, ‘Burbuilak’, ezagutzera eman dugu. Hainbat narraziok osatzen dute Burbuilak, baina guztiek istorio bat osatzen dute, hirietan bizitzeak, batik bat Berlinen, bertako giroak eta garaiak batasuna ematen baitiote idazlanari. Gasteizeko Hala Bedi irrati librearekin bat egin dugu, 25 urte bete ditu eta larunbatean txorionak izeneko kanpainaren amaiera jarriko du festa handi batek, Piztu Gasteiz.
Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.
Entzun:
SOINUGELA: Bluesa egin zuten emakumeak
0 iruzkin BilboHiria-k idatzia. Urriak 2, 2008 Soinugela, Entzungai (podcast) atalean
Azkenean ere lantalde osoa bildu gara gaurkoan, Pedro Elias Igartuaren esanetara. Kemen eta adorez beterik ekin diogu lanari berriro. Jazz giroan murgildu gara hasieran 3000 Hombres izeneko taldearekin; handik Galiziara egin dugu jauzi Xose Manuel Budiñok 2007ak argitara emandako “Homes” diskoa ezagutzen hasteko. Geroago, Mongoliako doinuak ekarri dizkigu Hanggai folk taldeak, eta folketik aldendu gabe, John Tams ingelesaren “Unity” disko bikaina entzuteko parada izan dugu. Jamaikara ere egin dugu osteratxoa Roy Ellis abeslari mitikoaren ahots paregabeaz gozatzeko. Gero, Afrikara eraman gaitu musikak, Zimbabweko Chiwoniso emakume abeslariaren “Rebel Woman” lana ezagut dezagun.
Azken tartean, “Music Maker, Sisters of the South” bildumaren bitartez, errepaso bikaina eman dio Pedrok aspaldi samarreko emakumeek eginiko bluesari.
Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.
Entzun:
IBAIZABAL: Krisiak aztergai
0 iruzkin BilboHiria-k idatzia. Urriak 2, 2008 Solasaldia, Entzungai (podcast) atalean
Finantzaketa eta ekonomi arloetako krisiak AEBetan hasi ziren Luis Guridiren ustez. Azken 15 urteetan ukiezina zen Merkatu librea apurtzen ari da eta orain estatu poteretsuen eskuhartzea eskatzen dute neoliberalek, hainbat negoziok porrot egin ez dezaten. Begibistan dago krisiak Europara heldu direla, baina zaila da Guridiren ustez noraino joko duten jakitea, bai Europako kasuan baita Euskal Herrikoan ere. Bien bitartean, horien eraginak hasi gara nabaritzen: langabeziak gora egiten du eta Euriborraren igoerak hainbat gerriko estutzen ditu hilero. Diru publiko mordoa sartzeak ez du konponduko, errotik bederen, arazo nagusia. Horretarako, hasteko, Merkatua arautu egin behar da baina ez da erreza izango: ekonomia globalizatuta dago eta politika ez.
Elkarrizketa hau deskargatzeko klikatu HEMEN.
Entzun:
IRRATIA.COM:121. saioa: software librea nahi dugula esanez hasi gara
0 iruzkin BilboHiria-k idatzia. Urriak 1, 2008 Irratia.com, Entzungai (podcast) atalean
Itzuli gara, barriro be estudioan sartuta, ordenadoreak piztu eta barra barra bota ditugu udatik gorde ditugunak. Eta hasi, software librearekin abiatu gara. Txopi izan da gugaz, kanpaina berria aurkeztu eta software librearen onurak aipatuz.
Krisia aipatzen duen BAP!en kantua jarri du gero Ibon teknikariak, krisiaz mintzatu gara gu ere, kapitalismoaren krisiaz eta gezurraz, Bartzelonako hainbat kontu gurera ekarriaz.Albisteak 2.0
Informazioa albisteek ere egiten dutelako, gure albistegi digitala du gure emankizunak. Hemen eta han gertatzen dena, azkar azkar kontatzeko. Eta guk arrapaladan bota ditugu gure albisteak. Gehiago ere sortuko ditugun esperantzaz.
Eta musika librea ere izan da gurean, gaurkoan Musikherria disketxeagaz diskoa atera berri duen Itziarren semeak taldea.
Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.
Entzun:
IBAIZABAL: Prest aldizkaria (Irailekoa)
0 iruzkin BilboHiria-k idatzia. Urriak 1, 2008 Solasaldia, Entzungai (podcast) atalean
84. zenbakia da pasa den irailaren amaieran Berbaizu Deustualdeko euskara elkarteak kaleratu duena. Azalean 3 artikuluren aipamena: Isabel Isazelaia, Early Reflections eta Gurpil gaineko oporrak. Azken honi dedikatu diote ohiko Monografikoa: alde batetik, Adriano de Mata deustuarrak Euskal Herria puntuaz punta zeharkatu du txirrindulaz; bestetik, Unai Jauregibeitia eta Borja Portuondo Bilbotik Mongoliako Ulan Baatarreraino joan dira 1992ko Marbella zahar batean. Hortik aparte, Isabel Isazelaiak, aurtengo Aste Nagusiko txupinera eta Algara konpartsaren kideak “Jaiak beti izan behar direla gizartean bizi dugunaren isla” adierazi du. Early Reflections talde deustuarrak reggae klasikoan oinarritutako musika egiten du eta laster Komantxe Bilboko Gazte Asanbladen konpartsa berriarentzako kanta osatuko dute. Aipatutakoez gain, ohiko atalak agertzen dira Prest zenbaki honetan, Zihara Aranbarri aldizkariaren zuzendariak kontatu digunez: Iritzia, Gureak kanpoan, Deustuko historia (Deustuko udalari buruzkoa), inkesta, ume eta gazteen kontuak, Deustuko arazoei buruzkoak edo kulturari lotuak….
Elkarrizketa hau deskargatzeko klikatu HEMEN.
Entzun:
Euskal Kantutegi Onomatopeikoa (O.B. X)
0 iruzkin BilboHiria-k idatzia. Irailak 30, 2008 Ohozpelak baleitu, Entzungai (podcast) atalean
Kultura baten ahozko tradizioak, kultura horren historiaz eta pentsamoldeaz hitz egiten digu zuzenean, eta onomatopeiek, kultura horren soinu ikuskeraz. Ideia hau oinarri hartuta, eta hari horretatik tiraka-tiraka, ordu erdi pasatxoko jarduna izango dugu hemen, “Euskal kantutegi onomatopeikoa” izendatu dugun saio berezi honetan. Hots, euskarak soinuak nola izendatu dituen eta hauek euskal kantutegian nola islatu diren ikusiko dugu saio honetan.
Ahotsa: Mieltxo Monfort
Edizioa: Oier Iruretagoiena
Entzun:
12. DENBORALDIA MARTXAN
0 iruzkin BilboHiria-k idatzia. Irailak 30, 2008 Solasaldia, Entzungai (podcast) ataleanBilatu
Dataren arabera
- Urria 2008
- Iraila 2008
- Uztaila 2008
- Ekaina 2008
- Maiatza 2008
- Apirila 2008
- Martxoa 2008
- Otsaila 2008
- Urtarrila 2008
- Abendua 2007
- Azaroa 2007
- Urria 2007
- Iraila 2007
- Uztaila 2007
- Ekaina 2007
- Maiatza 2007
- Apirila 2007
- Martxoa 2007
- Otsaila 2007
- Urtarrila 2007
- Abendua 2006
- Azaroa 2006
- Urria 2006
- Iraila 2006
- Abuztua 2006
- Ekaina 2006
- Maiatza 2006
- Apirila 2006
- Martxoa 2006
- Otsaila 2006
- Urtarrila 2006
Atalka
- Albisteak (6)
- Artekaleko Kriseilua (13)
- Baskistan (24)
- Berbaz (13)
- Bigarren Lerroan (7)
- Bilbaotik Euskal Herrira (6)
- Entzungai (podcast) (581)
- Eremuz Kanpo (16)
- Erreportaiak (3)
- Gaubasa (30)
- Gaurko gaia (1)
- Gure Bazterrak (2)
- Gurean zer berri (24)
- Hinki Hanka (1)
- Ibaizabal magazina (1)
- Irratia.com (68)
- Jakin Nahia (1)
- Kingston Hiria (15)
- Kiroldegia (22)
- Musibla (53)
- Ohozpelak baleitu (9)
- Piperpolis (68)
- Potto (26)
- Soinugela (53)
- Solasaldia (110)
- Sototik (16)
- Zaharra zara, Bilbo (8)
- Zenbat Gara (1)
- Zutargi Artean (32)
| Gure inkesta | ||
|
Bilbo Hiria blogak
Euskal irratiak
Zenbat Gara
Laguntzaileak




