Iragan ostiralean pausatu zen zuberotar kantari dotorea; hainbeste kantu berreskuratu eta abestu zituen gizona gogoratu dugu gaurko honetan; saiatu gara zuberotar arimaren esentzia gureganatzen. Bizi bitez Zuberoa eta Dominika!
Entzun orain
0
Iragan ostiralean pausatu zen zuberotar kantari dotorea; hainbeste kantu berreskuratu eta abestu zituen gizona gogoratu dugu gaurko honetan; saiatu gara zuberotar arimaren esentzia gureganatzen. Bizi bitez Zuberoa eta Dominika!
Entzun orain
0
ENHE-ko kide Xabier Eliasekin izan gara; Bizilur taldearekin batera egin duten “Gure lurra, gure etorkizuna” dokumentala aurkeztu digu; elikadura subirautza oinarri hartuta ekoiztutako lana. Bilbon, Sarrikoko Fakultatean egingo dute aurkezpen ofiziala martxoaren 28an, 19etan.
Entzun orain
0
‘Beste norbaiten zapatak’ ipuin bildumaren egilea izan dugu gaurko saioan. Garazi Kamioren lehen liburua da, igartza bekari esker idatzi du ipuin bilduma. Askotarikoak dira ipuinetako pertsonaiak, sexuz, adinez, bizibidez eta kezkaz. Behatzaile lanak egin ditu liburuko istorioak sortzeko.
saioa entzuteko klikatu HEMEN.
Entzun orain
0
Duela gutxi ateratako egitasmoa, Euskadiko Blogarien Elkartea sortzeko hain zuzen. Batzuk hor dabiltza; beste batzuek, Patxi Gaztelumendiren kasu, holako elkartea ez dela beharrezkoa pentsatzen dute.
Entzun orain
0
Datorren ostiralean, hilaren 23an izango da Bilbon, “Kriminalizazioari ez, nuestros barrios sin fronteras” lelopean. Aurten ere hainbat elkarte aterako da kalera: kontuan hartu behar da, gainera,, Patxi de la Fuentek kontatu digunez, Etorkinen inguruko EAEko Behatokiak duela gutxi argitaratutako datuak.
Entzun orain
0
Iosu Larrinaga soziologo eta EHU-ko irakaslearekin izan gara; krisi ekonomikoaren ondorioz Durangaldeko AHTren lanen esleipenak pairatzen ari diren atzerapenak sortutako egoera aztertu du; martxoaren 29ko grebaren inguruko apunteren bat ere egin digu Iosu lagunak.
Entzun orain
0
Foru Hobekuntzaren 30. urteurrenarekin hasi da Mikel Bujanda. Gero, Madrilen, euskararen gorazarrean Nafarroako agintariak ez direla izan kontatu digu. Banca Cívica ere izan du hizpide eta bukatzeko Agendako kontuak ekarri dizkigu Mikelek.
Entzun orain
0
Bilbo hiria irratiaren 15.urteurrena dela baliatuz,urte guzti hauetan,urtez urte ,kronologikoki kaleratutako diska zein antzokitik pasatu diren kontzertu onenen aukeraketa izan dute hizpide Pedro Elias Igartua eta Xabier Monasterio ,musika adituek.Bi programetako lehen zatia da honako hau.
Entzun orain
0
Hona hemen aste honetan Pedro Elias Igartuak prestatutakoa, gure irratiaren 15. urteurrenaren inguruan: lehen zati honetan, 1997an hasi eta 2003a bitartean hainbat kanta aukeratu ditu, besteak beste, Ruper Ordorika, Joseba Tapia, Mikel Laboa, The Jayhawks, Chano Lobato, Elíades Ochoa edo Rafa Ruedarenak.
Entzun orain
0
Gaur ere, hiru ekarri dizkigu Joxe Rojasek: hasteko Eskoriatzan egingo diren Komunikaldiak ; jarraitzeko, Europar Batasunak Europako hizkuntza guztien itzulpena egiteko webgune berria aipatu du; eta bukatzeko, telefonia enpresak urduri daudela esan digu, bezeroak asko mugitzen direlako.
Entzun orain