Atalak

Iragarkia

XEREZADE: Iban Zalduaren hiru ipuin

iban zaldua 0

“Menpekotasuna” ipuinean txikitan eskolakide izandako bi gizonen enkontrua ikusiko dugu, eta iraganaren tentakuluak zein modu sotiletan hel daitezkeen oraineraino.

“De Pauli irakaslearen etsamina” izeneko kontakizunean, berriz, ohartuko gara nola berez estresagarria den egoera bat, klaseko azterketa bat alegia, hil ala bizikoa bihur daitekeen.

“Entropiarena” deritzon narrazioan ikusiko dugu zer gertatzen den bikote erlazioko eguneroko amore eman beharrek eta zapalkuntza txikiek gaina hartzen digutenean…

Ai, Iban, korapilo bat egiten diguzu saman, baina irribarre bat uzten diguzu ezpainetan. Zilegi al da hori? Xerezadek ez daki horregatik maite behar zaituen, maite zaituen bezala, hala gorrotatu…

Atal honetako musika Jamendotik hartua da:

Artista: Nelson Jenstad. Abestia: “Themic Pass”. Albuma: Film Score Suite #17

ENTZUN EDO DESKARGATU

ADI, XEREZADEZALEOK!!!! Otsailaren 2an, 7.00ean, Euskaltzaindiaren Bilboko egoitzan Iban Zalduak Biodiskografiak liburuko ipuinak irakurriko ditu, Xabier Montoia eta Ibon Rodriguez musikariek lagunduta. EZIN DUZUE GALDU!!!

IBAIZABAL: Barakaldoko Udala eta euskara

gotzonok 0

Barakaldoko Udalak, berriro, euskararekiko duen mesprezua erakutsi du. Azkenak propagandan agertu dira, publiko diren oharretan edo Hirigintzari buruzko liburuxkan, Gotzon Hermosillak kontatu digunez.

DESKARGATU HEMEN

Entzun orain

 

SOLAS GIROAN: Krisi Ekonomikoaz

krisia 0

Iñaki Barzena, EHUko irakasle eta Ekologistak Martxan-eko taldekidea izan du gurekin; Krisi ekonomikoaren nondik norakoak aipatu dizkigu eta hainbeste aipatu eta indarrean jartzen ari diren murrizketen irakurketa egin; krisiarekin “negozioak” egiten dituztenak ere aipatu dizkigu; halaber, soluzioak bilatzekotan nondik jo beharko genukeen mahaigaineratu du.

DESKARGATU HEMEN

Entzun orain

 

IBAIZABAL: Argia astekaria (2307. zenbakia)

txila_1 0

Azalean “Txillardegi herrigilea hil da” agertzen da eta zendu berriari orri batzuetako komentario eta hausnarketa dedikatu dizkiote. Gainera, Dibortzioa, Maria Bayo, etorkinak erdialdeko Amerikan, Sergi Pamiés eta Haiti jorratu dituzte, Mikel Asurmendik kontatu digunez.

 DESKARGATU HEMEN

Entzun orain

 

IBAIZABAL: “estonoesloqueparece” kanpaina

SETEM 0

Gaur hasi du SETEMek aipatu kanpaina, arropa, elikagai eta finantza etikoetan oinarrituta. Edu Portillak adierazi duenez, kontsumoaren ondorioei buruz gogoeta egin nahi dute eta datorren astean Bilbon eta Bizkaiko zenbait herritan izango da.

DESKARGATU HEMEN

Entzun orain

 

IBAIZABAL: Bilboko berriak

AITZIBER 0

Aitziber Ibaibarriagak bolo-bolo dabiltzan zenbait berri ekarri dizkigu gaurkoan: jai egunetan dendak zabaltzearena edo Kukutzaren aurkako epaiketak. Horietaz gain, Bilduk Udalari dagokion sei hilabeteko balantzea egin du.

 DESKARGATU HEMEN

Entzun orain

 

IBAIZABAL: Bilboko Ihauteriak

IHAUTERIAK 0

Hasteko lau aste falta direla, EAJk aurten ere bi desfile izango direla erabaki du. Desfile bakarraren alde Konpartsak, PSE, Bildu, 7 Kaleetako hainbat merkatari eta tabernari, Bilboko talde asko eta gehiago agertu diren arren, azkenean desengainu handia hartu dute, Itziar Villasañez Konpartsetako bozeramaleak kontatu duenez.

 DESKARGATU HEMEN

Entzun orain

 

SOINUGELA: Art Blakey, James Taylor eta gehiago

art-blakey 0

Lehen orduan Art Blakey, Howlin Wolf eta John Caleren kantak entzun ditugu. Bigarrenean, aldiz, James Taylor, Hayseed Dixie eta The Lost Notebooks of Hank-en kanta batzuk ekarri dizkigu Pedro Elias Igartuak.

SAIOA DESKARGATU.

Entzun orain

 

IBAIZABAL: Bilboko berriak

bilboko-konpartsak 0

Ostegun honetan ere, berri batzuk ekarri dizkigu Aitziber Ibaibarriagak. Besteak beste, Urbaser enpresaren egoera, Metro Bilbaoko gatazka, Inauteriak eta Kutxabank jorratu ditu Aitziberrek.

DESKARGATU HEMEN

Entzun orain

 

IBAIZABAL: Erleak aldizkaria eta komikigintza

KOMIKIA 0

Euskaltzaindiaren Erleak aldizkariaren azken zenbakian, komikigintzari lotuta hainbat artikulu agertu dira, Jon Iñaki Artetxek esan digunez. Horrez gain, egun Donostian martxan dagoen J. C. Egileor-en erakusketa komentatu du.

 DESKARGATU HEMEN

 

 

Entzun orain

 

Zuzenean 128Kbps stereo:

(128 Kbps stereo)
Zuzenekoa beste kalitate eta programa batzuekin entzuteko klik egin HEMEN.

Azken Tweetak