Saio berriak

SOLAS INGURUAN: Bizkaiko EHNEko VII Kongresua

EHNEAurtongo otsailaren azken asteburuan Bizkaiko EHNE sindikatuak bere VII. biltzarra egin du. Garrantzi handiko gaiak, noraezekoak eta ezinbestekoak, jorratu dituzte kogresu honetan. Eta esan beharra dago gai horien guztien azpian kezka berbera datzala, hau da, zenbateraino garen euskaldunok geure buruaren jaun eta jabe elikagaien ekoizpenari dagokionez. Izan ere, datuek gezurtatu egiten baitute halakoak garenik: jaten dugunaren %20 besterik ez ei dugu ekoizten. Eta martxa honetan jarraituz gero, hemendik lasterrera ez da ez baserririk ez baserritarrik geratuko, beraien lanbidea guztiz defizitarioa delako. Hauek eta beste gauza asko azaldu dizkigu Ainhoa Iturbek, Bizkaiko EHNE sindikatuaren VII. Biltzarraren karietara.

Elkarrizketa hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

IBAIZABAL: Prest aldizkaria (100. zenbakia)

Ruper+Ordorika+arup03hOtsailari dagokiona eta hasteko formatu eta diseinu berriak eta kolore gehiago, zenbaki biribil hori behar den bezala ospatzeko. Ruper Ordorikari egin diote elkarrizketa nagusia eta Ibaizabal itsasadarrari erreportaje zentrala. Horretaz gain, ohiko atal batzuk (Gureak kanpoan, Deustualdeko Historia…) komentatu dizkiguLur Malleak, Deustualdeko Prest aldizkariko zuzendariak. Atal berriak ere badira era berri honetan, Pintxodromoa esaterako. Hurrengo zenbakian aldaketa gehiago izango direla esan digu Lurrek.

Elkarrizketa hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

SOLAS INGURUAN: UEUren udaberriko eskaintza

ueuUEU Udako Euskal Unibertsitatea du izena, baina, egia esan, urte osoan zehar antolatzen dituzte era guztietako ikastaroak. Are gehiago, Eibarren egoitza finkoa daukatenez geroztik, Markeskoa egoitza alegia. Oraingo honetan UEUren komunikazio arduraduna den Idoia Torregarairekin mintzatu gara laster heltzekoa den udaberriari begira programatuak dituzten ikastaroen nondik norakoak ezagutze aldera. Iraupen laburreko ikastaroak dira denak, 6 eta 20 ordu bitartekoak. Elkarrizketa honetan Idoia Torregaraik zehaztasun handiz ematen ditu ikastaro bakoitzaren ezaugarriak.

Elkarrizketa hau entzuteko klikatu HEMEN.

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Artayorran baño, yantzan obetó! #38

aitzurra Urtebetea egin dugu! 2009ko otsailaren 19an hasi ginen eta hainbat izan dira  urtean zehar egindako  hankasartzeak… akatsez jositako saioa gaur, antxoak, gallitoak ,barreak, errata eskandalagarriak…eta abar!  Partia egin dugu- eta gure kolaboratzaile eta lagunekin…!!

Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

ANGEL ZELAIETArekin BERBAZ, GABRIEL ARESTI hizpide

angelzelaietaAurreko ostegunean Bidebarrietako Liburutegian aurkitu dugu Angel Zelaieta hitzaldia ematen. Gaia: Gabriel Arestiren Etxea Hierro egunkarian (1962-1966), tarte horretan aipatutako kazetan Gabrielek idatzitako 24 artikuluen (kultura-, gizarte- eta politika gaiak) gaineko ikerlana aurkeztuz.

Arestiren biografia idazteaz gain laguna zuen (1933-1975) eta “trumoia” zela dio Angelek. Gainera, bazuela bere izaera bereziaren kontzientzia argia (“Lugar-de-Aresti” abizena aipatzen omen zuen txantxetan, historiako une hori berari zegokiola adierazteko-edo). Arestik Javier de Ybarra y Bergé-rekin izandako tratua, Arestiren elizari buruzko iritzia,… eta beste hari batzuk ere agertu dira, ikertzen jarraitzeko modukoak horiek ere.

Erreferentziak:

ARGIAren bideoa, Aresti jaio eta 75. urtean: http://ttiki.com/10793

Gabriel Arestiren biografia, Angel Zelaietak idatzia: http://ttiki.com/10809

Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

SOINUGELA: Barrence Whitfield eta Petti elkarlanean

pettiEuskal musikaren baratzean oso disko bitxia agertu da azken aspaldion, Barrence Whitfield amerikar musikariak eta Petti euskaldunak elkarlanean plazara atera duten diskoa, hain zuzen ere. Eta hori dela eta, gaurko saioan diskoa bera entzunarazteaz batera, Barrence Whitfielden ibilbide musikala ezagutzera eman nahi izan digu Pedro Elias Igartuak. The Savages taldearekin aurreneko grabazioak egin zituenetik honainoko bidea jorratu du, eta honainoko bidea Pettirekin elkarlanean grabatu duen diskora heltzen dena da. Horrezaz gain, aspaldiko musikaz ere gozatzeko aukera izan dugu: alde batetik, Henry Thomasek 1927an grabatu zuen blues diskoa eta, bestetik, Federico García Lorcak pianoan jo zituen Espeiniako herri kantak. Llan de Cubel taldeak Asturiasko folk musika fina ekarri digu eta, gainera, Elvis Costeloren azken diskoa ere ezagutu dugu.

Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

SOLAS INGURUAN: EAEko egoera politikoa aztergai

iruBederatzi hilabete pasa dira Patxi Lopez Ajuria Enean dagonetik eta denbora laburra da behin betiko ondorioak ateratzeko Xabier Aierdiren ustez. Hasteko, PSEk eta PPk gehiengoa dute Gasteizko Legebiltzarrean boto gutxiagoarekin. Bien bitartean EAJk  ez du oraindik digeritu oposizioan egotea eta PP eroso dabil. Xabierren ustez ohiko arazoei (langabezia, ekonomia…) beste bat gehitzen zaie, identitatearena hain zuzen, hemen bi sendo eta desberdin daudelako. Ezker Abertzale historikoak ateratako dokumentuari buruz, “hitzetatik ekintzetara” pasa behar duela esan digu.

Solasaldi hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

IBAIZABAL: Clarínen Ernestina Herrera auzitan

clarinErnestina Herrerak Argentinako Clarín hedabideen taldea zuzentzen du, beti poterearen laguna izan delako. Baina Marcela eta Felipe Herrera Noblek -Ernestinaren seme-alabak- DNA probak egin zituzten abenduaren 30ean. Argentinako diktaduran desagerraraziei bahitutako seme-alabak izan daitezke Herrerak, 1976an Ernestinak adoptutako bi gazte horiek. Argentinan, garai hartan, gutxienez 500 ume bahitu zituzten eta 101 kasutan argitu da afera, Alvaro Hilario kazetariak kontatu digunez.

Elkarizketa hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

IBAIZABAL: pentsio planak eta erretiroa

diruEzagunak dira Madrilgo gobernuak horien inguruan dituen iritzia eta asmoa, baita espainiar estatuko patronalarenak ere. Luis Guridiren ustez posible da gaurko Pentsio sistema mantentzea nahiz eta kotizazioak jaitsi: baina gobernuak (eta patronalak) nahi duena honako hau da: urte gehiago eman lanean eta gutxiago erretiroa kobratzen. Gobernuaren azken momentuko zalantzek eta sindikatuek iragarritako mobilizazioek zaildu egingo dute neurri berri horiek berehala martxan jartzea.

Elkarrizketa hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Piperpolis: ‘Euskal Herria helmuga’ dokumentala

Llegar-a-Euskal-Herria-Helmuga-3Egun Euskal Herrian den emigrazioa, batzuek arrotza jo arren, ez da gauza berria. Hori argitzeko,’ Euskal Herria Helmuga’  izenpean, Patrizia Muñozek dokumentala egin du. Patrizia Muñozek bi pertsona esanguratsu elkarrizketatzen ditu migrazio bien artean dauden puntu komunak azalaratzeko. Alde batetik Luz Amparo Pimiento agertzen zaigu eta bestetik Periko Solabarria. Gaurko saioan Patriziarekin batera dokumentalaren berri izan dugu.

Saio hau entzuteko klikatu HEMEN.

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.