Egilea: PEDRO ELIAS IGARTUA
Noiz: OSTEGUNETAN, 17,00etan

Gako hitzak: erritmoak, bihar, atzo, doinuak, lurra, ahotsa, gaur, tresnak, guruzbideak, mugagabekoak, aniztasuna.

Soinugela musikak Bilbo Hiria irratian daukan gela kuttun berezia da. Bertako giltza Pedro Elías Igartua musika adituak dauka eta astean behin irekitzen du, entzuleek bi orduko bidaia zoragarri batean musikaren edertasunaz eta aniztasunaz goza dezaten. Beste ezer bainoago, Soinugelak musikaren aniztasuna eta edertasuna erakustea baitu helburu.

Aniztasuna, bertan era guztietako soinu, doinu, erritmo, ahots, tresna eta estiloak entzuten baitira, eta edertasuna, Pedro Elías Igartuak kalitatearen galbahetik pasarazten baititu saioan entzungai izango diren kanta guztiak.

Baina aukeraketarako irizpideaz gain, Pedro Elías Igartuak bere jakituria ere ipintzen du irratsaioaren zerbitzuan. Bere aurkezpen eta iruzkinek ederki laguntzen diote entzuleari autoreak eta beraien kantak berez dagozkien denbora eta ingurunean kokatzen. Eta sarri askotan saio monografikoak ere antolatzen ditu, garai bat, estilo bat edo musikari bat behar bezala ezagutzera emateko.

Honen guztionen ondorioz, musika maitatzen eta maitarazten duen irratsaioa da Soinugela.

Lotura: Soinugela ataleko saioak.