Egileak: APOLO, ERLANTZ IBARGURENGOITIA eta JOSU ZABALA

Gako hitzak: barrutik, zaharrak, berriak, kanpotik, zortziko txikia, Solferinoko itsua, txapelketak, afaria, potto.

Bertsolaritza dugu, ezpairik gabe, euskal kulturaren agerpiderik antzinakoena, baina baita berrituena ere, seguru asko. Ondo jakin du bertsolaritzak denbora berrietan moldatzen eta belaunaldi gazteen arreta erakartzen. Bilbo Hiria irratiak Potto irratsaioaren bidez erakusten ditu bertsolaritzaren bide zahar-berriak.

Bertan saioaren gidariek bertsolaritzaren ingurumari osoari heltzen diote, bertso lanaren kanpoko zein barruko aldeak erakutsiz. Aspaldi bateko bertso ezagunak eta ez hain ezagunak, joan den asteko saioen bertso lagin, azterketa eta kritika, txapelketen segimendu zehatza, … Hitz laburrez esateko, bertso mundua astero ordubetez Bilbo Hiria irratiaren entzuleentzat.

Lotura: Potto ataleko saioak.