Egilea: TXUMA MURUGARREN
Noiz: ASTEAZKENETAN, 17,00etan / LARUNBATETAN, 12,00etan

Gako hitzak: soinuak, tendentziak, hemengoa, hangoa, hitza, elkarrizketak, gaurkoa, atzokoa, biografia, hausnarketa.

Txuma irratianMusibla saioa Txuma Murugarren musikariak ekoizten eta gidatzen du, eta bertan musika eta hitza orekan uztarturik ageri zaizkigu.

Musikari dagokionez, kalitateko musika garaikidearen aldeko apustua egiten du saioaren gidariak, aukera horretan bertoko eta kanpoko artisten emaitzak eskainiz.

Bidaide dituen euskal musikari gazteek toki nabaria hartzen dute Txuma Murugarrenen saioan, eta sarri askotan, elkarrizketa mamitsuen bitartez, beren musikaren ezaugarriak eta eraginak azaltzeko aukera ere izaten dute.

Baina, esan bezala, Euskal Herriko musikariak ez ezik, urrunekoak ere ohiko bisitariak dira saio honetan, eta horien artean, bereziki, musikaren aldetik erabat ezezagunak zaizkigun herrialdeetako musikariak (Errumania, Eslovenia edo Hungariakoak, esaterako).

Hitzari dagokionez, gaur egungo kultura agerpide nagusien oihartzuna ekartzen digu Musibla irratsaioak. Musikarekin tartekatzen diren albiste laburren bidez, gurean zein erdal kulturetan berrikitan gertaturikoak gogorarazten dizkigu Txuma Murugarrenek.

Lotura: Musibla ataleko saioak.