Kingston Hiria

Egilea: XABI  CRESPO eta LON GORKA FERNANDEZ
Noiz: ASTEARTEETAN (ASTERO), 19,00etan eta 23,00etan
IGANDEETAN (ASTERO), 20,00etan

Gako hitzak: The Clash, Linton Kwesi Johnson, Prince Buster, The Wailers, Tanya Stephens, U-Roy, roots, King Tubby, Horace Andy, Jamaika, Steel Pulse, rastafariak, Gregory Isaacs, Skatalites, Soula, Laurel Aitken…

RockersJamaikar musikak Kingston Hiria eta Bilbo Hiria uztartzen ditu astean behin FMko 96.0an. Lon Gorka Fernandez eta Xabier Crespo reggaezaleen gidaritzapean, astean behin Jamaikarainoko bidaia egin eta bertako musikaz gozatzeko aukera eskaintzen die bere entzuleei Bilbo Hiria irratiak.

Reggae musikaren aurretikoak, sortzaile klasikoen emaitzak eta berauen ondorengo musikarien aniztasun musikala. Eta horrekin batera, rastafarien biziera, pentsaera eta unibertsoa inguratzen dituzten iruzkinak eta erreportajeak. Kingston Hiria, Jamaika uhartean sorturiko reggae musika mundu osoan preziatua dela erakusten duen irratsaioa.

Gogoratu, bestalde, Egoitz Goikoetxeak Kingston Hiria izeneko bloga ere baduela eta bertan orain arteko saio guztiak entzungai daudela.

KINGSTON HIRIAko azken irratsaioak:

- Max Romeo & The Upsetters (+ Lee Perry): guda Babilonian!!

- Max Romeo & The Upsetters (+ Lee Perry) (2) + “Rokeroek Be Egiten Dabe Reggaea”

- Toots & The Maytals (1963-1973)

- Make It Reggae!!! (Jamaikarrak  Soul, Pop, Funk… kanten bertsiñoak egiten)

- The Clash 1980-1985 (2. atala)

- ReggaeSka Bildumatxoa. (John Holt, Byron Lee, Toots, Potato, Dillinger…)

- The Clash 1977-1980 (1. atala)

- Poesia + Dub= Linton Kwesi Johnson

- Motown Disketxearen 50garren urteurrena. (Motown disketxeko Ska, Reggae eta Rock Steady bertsiñoak)

- Bob Marley & The Wailers besteen bertsiñoak egiten.

- Prince Buster: Ska musikaren aintzindaria.