Jakin nahia
Egileak: UEU UDAKO EUSKAL UNIBERTSITATEA eta BILBO HIRIA IRRATIA
Noiz: HILEKO AZKEN ASTEAZKENEAN, 20,00etan / HILEKO AZKEN IGANDEAN, 19,00etan
Gako hitzak: dibulgazioa, entzuleak, UEU, Fisika, Unibertsitatea, Historia, irakasleak, zientziak, Filosofia.
Jakin nahia UEU Udako Euskal Unibertsitateak eta Bilbo Hiria itrratiak lankidetzan burutzen duten irratsaioa da, zientzien dibulgazioa helburu duena.
UEUk urte asko darama ikuspegi nazional batetik unibertsitatea euskalduntzeko lanetan. Iparraldean zein Hegoaldean antolatzen dituzten udako ikastaroak, gradatuondoko ikasketak eta hainbat alorretan plazaratutako argitalpenak ondo ezagunak dira ikasle eta irakasleen artean. Eta bere sailetan unibertsitatean euskaraz lan egiten duten makina bat irakasle biltzen dira.
Irakasle horiexek dira, hain zuzen, Jakin nahia irratsaioan jakintza bakoitzaren oinarrizko zenbai gai dibulgatzeaz arduratzen direnak. Beraz, espezialisten azalpen errazak entzunez, Historia, Matematika, Soziologia, Fisika, Psikologia eta gainerako zientziez duen Jakin nahia asetzeko modua izango du hilean behin entzule arruntak.
Lotura: Jakin nahia ataleko saioak.





