irratia.com
Egileak: JABI ZABALA / PATXI GAZTELUMENDI
Noiz: ASTEAZKENETAN, 13,00etan /
IGANDEETAN (HAMABOSTEAN BEHIN), 20,00etan
Gako hitzak: Teknologia berriak, bla bla blog, web 2.0, podcast, edukiak, musika, euskal kultura digitala, sarean.com, gaztelumendi.org, Internet, jendartea, joerak
Teknologia berrien ekarpena ikuspegi humano batetik aztertu nahi du irratia.com saioak, edukietan eta erabilgarritasunean zentratuz, gure hizkuntza komunitate txikiarentzat probesgarri diren neurrian, topikoak eta aurreiritziak baztertuz.
Interneten inguruko aktualitatea, blogosferan zer idazten den, joera berriak eta tresna berriak aipatuz… Zinez sinetsita gaude euskarak, XXI. mendean biziraungo badu, teknologia berrien erabilera handia eta inteligentea egin behar izango dugula euskaldunok. Hortik gure leloa: Euskal kultura digitalizatu, kultura digitala euskaldundu. Mundu globalizatu honetan inperioaren ikuspegia eta hizkuntza inposatu daiteke, herri txikiek eta kultura txikiek, ordea, aukera ederra dute Interneten, oraino sortu den komunikabiderik libreena eta demokratikoena baita.
Gogoratu, bestalde, irratia.com domeinupean irratsaioaren bloga ere badagoela eta bertan orain arteko saio guztiak entzungai daudela, baita webgunearen aurreko edukiak ere.
Lotura: irratia.com ataleko saioak.





