Esataria: MIELTXO MONFORT
Noiz: GOIZERO ASTELEHENETIK OSTIRALERA BITARTEAN, 10,00etatik 12,00etara

Gako hitzak: Albisteak, kronikak, honetaz, iritziak, hartaz, solasaldia, eguraldia, elkarrizketak, agenda, kolaboratzaileak.

Ibai zabalaBilbo Hiria irratiak Ibaizabal ibaiaren bideari jarraituz zabaltzen ditu bere uhinak, Galdakaotik Santurtzi eta Plentziaraino. Eta uhin horiek goizero izen bereko magazinaren albiste, elkarrizketa eta erreportajeak helarazten dizkiete Bilbo Handiko entzule euskaldunei.

Ibaizabal magazina goizeko 9etan abiatzen da, gaurkotasunak ekarritako albiste nagusiak ordubetez emanez. Albiste horiek, jakina, orduero egiten den albistegi laburraren oinarri dira.

Goizeko 10etan, solasaldiaren tartea iristen da, egunez egun arlo bateko edo besteko aditu baten iritzia zuzenean entzuteko aukera ematen duena. Ekologia, osasuna, kultura eta gizarte gaiak dira solasaldi hauetan maizenik erabili ohi diren gaiak.

Geroztik, elkarrizketa, kronika eta erreportajeen txanda heltzen da, denetan euskaldunon mundua eta mundu ikuskera erakustea izanik helburua. Ibaizabal magazinean, batezbeste, bost elkarrizketa egiten dira eguneko, eta astean zehar Araba, Gipuzkoa, Nafarroa eta Iparraldeko kronikak egiten dira, tokian tokiko irrati lagunen laguntzaz.

Ibaizabal magazinak hogei bat kolaboratzaile finko ditu, guztira, euren izaera, pentsaera eta joera ezberdinen bidez, gure irratia kolore anitzez janzten dutenak.

Lotura: Ibaizabal magazina ataleko saioak.