Gaubasa
Egilea: ANARTZ BILBAO
Noiz: ASTEAZKENETAN, 19,00etan / LARUNBATETAN, 20,00etan
Gako hitzak: Kalipua, ardoa, kaosa, lagunartea, arrapalada, rock´n´rolla, arnasestua, picnica, do it yourself.
Gaubasa Bilbo Hiria irratiaren saio dekanoa da. Hasierako urteetatik hona aurkezle eta pertsonaia ugari pasatu dira Gaubasatik: Iñaki Aranbarri “Purieneku”, Dupont eta Dupond bikote banaezina, Habib arabiar euskalduna (edo euskaldun arabiarra, berdin baitio) eta, nola ez, rockarekin ezelango loturarik ez zeukaten irakurketa harrigarriak egiten zituen Basakatu pertsonaia ere bai.
Eta guztiak bat etorri dira definizioan: Gaubasa punk eta rock musika aurkezteko eta lantzeko egiten den irratsaioa da, baina baita lurrak emandako jeneroak dastatu bitartean egiten den artelan azpikulturala ere.
Gaur egun Anartz Bilbao da Gaubasa saioaren gidaria, eta picnic-irratsaio honen hedonismoari eusteaz gain, euskal eta erdal rock taldeen emaitzak gertutik jarraitzeaz arduratzen da.
Lotura: Ibaizabal magazina ataleko saioak.





