Berbaz
Egilea: ELEDER AURTENETXE
Noiz: OSTEGUNETAN, 19,00etan, errepikapena IGANDEETAN 19,00etan
Lagun bat hartu, elkarrekin bazkaldu, eta irratira igo, honetaz eta hartaz lasai berba egiteko. Horixe izan ohi da gure plana. Lagun bat, mundu bat. Jende guztiak zeresana baduela sienestuta. Azaleko berbagaietatik hasi, baina astiro-astiro apur bat sakontzekotan, jendearen benetako sinesmenak, ametsak , proiektu kilikagarriak, txoko kutunak eta abarrak ezagutu nahirik. Itaunak, erantzunak eta… Itaun gehiago.
Gaiari lotuta abesti ederrak aukeratzen Ibon Burgoa egon ohi da, eta Eleder Aurtenetxe itaunka.




