Egilea: MIKEL URBELTZ
Noiz: ASTELEHENETAN, 17,00etan / LARUNBATETAN, 17,00etan
Gako hitzak: Klezmerra, Mehterra, Tarafak, Griotak, Sona, Tabla, Pubetako Craica, Polska, Perkusioa, Taupada.
Baskistan, inongo mapatan agertzen ez den lurraldea, baina eremu benetan zabala hartzen duena, sustraidun musikak ez baitu mugarik. Mundua mundu denetik, herri guztiak musikaz baliatu dira beren sentimenduak adierazteko, kantuetan inoiz beren poz eta alaitasunak azaleratuz eta inoiz beren tristezia eta arrengurak agertuz.
Gehienen sentimenduak biltzen eta islatzen dituen musika bere egiten du herriak eta orduan herri musika sortzen da. Hain zuzen ere, Baskistan irratsaioak, Euskal Herritik eta euskal ikuspegi batetik abiaturik, uhinen laguntzaz astean-astean munduan barrena ibili eta kontinente guztietako herri musika ezagutzeko aukera eskaintzen dizu Mikel Urbeltz musika adituaren eskutik.
Lotura: Baskistan ataleko azken saioak.




