XEREZADE: Flannery O’Connor-en “Ez Da Erraza Gizon On Bat Aurkitzea”

flanneryoconnor 0

Gaurkoan Xerezade Estatu Batuetako Georgiaraino joan da bere lagun Flannery O’Connorri bisita egitera. Izan ere, Xerezaderi ez zaio batere interesatzen jende arrunta, eta Flanneryk jende berezi piloa ezagutzen du. Batzuek amerikar gotikoa edo groteskoa deitu izan diote haren pertsonaiek osatzen duten gizarte espezial xamar horri, baina, tira, horiek etiketak baino ez dira.

Aizu, Flannery, zer da horko odol putzu hori?

Musika:

Artista: Crapul’ Blues
Albuma: Vert Blues
Kanta: Vert Blues

Artista: “Tenessee” Ernie Ford
Kanta:  Sixteen Tons

“Xerezaderen Artxiboak” entzun eta deskargatzeko klikatu HEMEN.

XEREZADE: Emakumeen estatus intelektuala, VIRGINIA WOOLF

woolf 0

1920ko udazkean Arnold Bennetek liburu bat argitaratu zuen emakumeen gaitasun intelektualaz. Bertan esaten zuen begi bistakoa zela emakumeak gizonak baino buru motelagoak direla, eta gaineratzen zuen ez hezkuntzak ez askatasunak ez zutela hori sekula aldatuko. Desmond MaCarthy idazleak, Zapelatz Jatorra ezizenez, liburu horri buruzko erreseina bat argitaratu zuen New Statesman egunkarian, eta adierazi zuen guztiz bat zetorrela horretan Bennetekin.

 

Garai hartan Virginia Woolf lanpetuta zegoen Jacob’s Room liburua idazten, baina halako tripako mina jarri zitzaion erreseina hura irakurri zuenean, non, liburua tarte batez utzi, eta erantzuna eman zion Zapelatz Jatorrari New Statesman egunkarian bertan. Horrela sortu zen bien arteko polemika bat emakumeen gaitasun intelektualaren inguruan.

 

Ai, ze ona den batzuetan jende argiak tripako minak tinta isuri bihurtzea. Izan ere, gaurko atalean entzungo ditugun Virginia Woolfen gutunez gain, polemika honek beste fruitu bikain bat utzi zigun: Woolfek gerora argitaratuko zuen A Room of One’s Own liburua.
Iz*r*a zaitezte, Bennet , MacCarthy eta zuen mariatxi guztiak.

SAIOA DESKARGATU ETA ENTZUTEKO KLIKATU HEMEN:

XEREZADE: Iban Zalduaren hiru ipuin

iban zaldua 0

“Menpekotasuna” ipuinean txikitan eskolakide izandako bi gizonen enkontrua ikusiko dugu, eta iraganaren tentakuluak zein modu sotiletan hel daitezkeen oraineraino.

“De Pauli irakaslearen etsamina” izeneko kontakizunean, berriz, ohartuko gara nola berez estresagarria den egoera bat, klaseko azterketa bat alegia, hil ala bizikoa bihur daitekeen.

“Entropiarena” deritzon narrazioan ikusiko dugu zer gertatzen den bikote erlazioko eguneroko amore eman beharrek eta zapalkuntza txikiek gaina hartzen digutenean…

Ai, Iban, korapilo bat egiten diguzu saman, baina irribarre bat uzten diguzu ezpainetan. Zilegi al da hori? Xerezadek ez daki horregatik maite behar zaituen, maite zaituen bezala, hala gorrotatu…

Atal honetako musika Jamendotik hartua da:

Artista: Nelson Jenstad. Abestia: “Themic Pass”. Albuma: Film Score Suite #17

ENTZUN EDO DESKARGATU

ADI, XEREZADEZALEOK!!!! Otsailaren 2an, 7.00ean, Euskaltzaindiaren Bilboko egoitzan Iban Zalduak Biodiskografiak liburuko ipuinak irakurriko ditu, Xabier Montoia eta Ibon Rodriguez musikariek lagunduta. EZIN DUZUE GALDU!!!

XEREZADE: Xerezaderen (azken) artxiboak

Edgar Alla Poe, Fernando Pessoa,  Mario Benedetti,  Eduardo Galeano, Augusto Monterroso, Julio Cortazar… Munduko literaturarik onena abots ederrez eta euskeraz irakurrita.

XEREZADEREN ARTXIBOAK

XEREZADE:QUEER MOBY DICK, Herman Melville.

 Herman Melvillen Moby Dick nobelako hiru atalek osatzen dute saio hau. Atalok aukeratzean, gehienetan aipatzen ez den nobela honen ezaugarri bat hartu dugu aintzat, alegia, gizarte heteronormatiboak Melvillen garaian nahiz gurean gizonei inposatzen dizkien estereotipo eta arauak hausten dituen genero adierazpena.

Entzule edo irakurle bakoitzak erabakiko du ea orri hauek blaitzen dituena homoerotismoa den ala ez, baina gauza bat argi dago: Ismael guztiz queer da. Topa dezagun horren alde!

DESKARGATU eta ENTZUN  HEMEN !!!!

XEREZADE: Alberto Caeiro (Fernando Pessoa), Guy De Maupassant, Ana Morales…

Fernando Pessoa poeta portugesak hainbat heteronimo sortu zituen, hau da, hainbat nortasun literario, bakoitza bere biografia eta estilo propioarekin. Horietako bat Alberto Caeiro dugu. Alberto Caeiro Maisu Xaloa da, ardirik gabeko artzain bat. Zentzumenak aldarrikatzen ditu jakintza-iturri bakartzat, zientzia eta parazientzia oro alboraturik. Naturaren eta unearen poeta ere bada, fisikoa, neopaganoa, baina ez behialako jentilen gisan, ezpada modu berri, txoil lurtar batean.

 

Mathilde Loisel langileen familia batean jaiotako emakumea da, eta ministerio bateko bulegari ilun baten emaztea. Haren bizitzan ez da luxurik, baina berak betidanik egin du amets saloietako dotorezia eta fintasunarekin, goi mailako damen sedukzio eta xarma giroarekin. Egun batean aukera sortzen zaio betidanik amestu duen gizarte horretako kide izateko gau batez. Dantzaldi dotore baterako gonbitea jaso du, eta ipuineko Mari Errauskin bezala, nahi izango du gau batez printzesa izan. Horretarako, lepoko bat eskatuko dio maileguan txikitako lagun bati, eta hortxe hasiko da bere zoritxarra.
“XEREZADEREN ARTXIBOAK” entzun eta deskargatzeko klikatu HEMEN.

XEREZADE: F.S. Fitzgerald eta Susan Glaspell

Hegoaldeko istorio bat da hau; Lily of Tarleton hiri txikia du gertaleku, Georgian. Han bizi da Jim Powell, “Gozoki”, bizitza osoa alferra izan jokatzen eman duen gizona. Apirileko ilunabar batez, alkoholez blaituriko festa batean, dado jokoan irabazi eta bere patuaren aurrean jaikitzera eramango duen bizipen txundigarri bat izango du baina luze gabe, egunak argitu eta berehala, eguzki beroak kiskaldu egingo du bere ametsa…

Egin dezagun jauzi Jazzaren garaiko Deep South-era. Georgia…Georgia…the whole day through…just an old sweet song keeps Georgia on my mind…

Irakurle gonbidatua: IÑIGO ROQUE.

Ipuineko musika:

Just Try and Picture Me Back Home in Tennessee. Albuma: Back Home in Tennessee. Egilea: Johnny Maddox.

Jelly Bean (He’s A Curbstone Cutie). Albuma: Comedy Classics Vol. 2. Egilea: Phil Harris

Saioa deskargatzeko klikatu HEMEN.

Dickson Countyn hilketa bat gertatu da. Wright jauna hilda agertu da ohean. Bost pertsona bildu dira hilketa gertatu den etxean frogak biltzeko. Hiru gizon (fiskala, sheriffa eta gorpua aurkitu duen baserritarra) eta bi emakume (gizonetako biren emazteak). Wright andrea, hildakoaren alarguna, ez dago bertan, atxilotuta baitago hilketaren susmopean. Hala ere, bere historia utzi du idatzita sukaldeko objektu xumeetan.

Nor izango da, baina, mezu isil hori dekodetzeko gai?

Saioa deskargatzeko klikatu HEMEN.

Entzun orain

 

Entzun orain

 

XEREZADE: OI BILINTX!!

Gaur Xerezade erromantiko jarri da, eta nor hobea amodioaz eta desamodioaz berba egiteko, gure bertsolari eta poetarik goxoena, sentikorrena baino? Bizitzak gogor hartu zuen Bilintx, baina berak irribarrez eta burla ttantta batez egin zion aurre, eta are gehiago: transgresore galanta izan zen, barrenak izan baitzituen bere kaleko hizkeran euskaldunen aurrera agertzeko amodioa  gora-gora aldarrikatzen…

Jaun-andreok, zuekin, Indalezio Bizkarrondo “Bilintx”.  All you need is love…

Irakurle gonbidatua: Jaione Agirre. Adi!! Bukaera aldera, kutixia bat dago…

Atal hau deskargatzeko KLIKATU HEMEN.

Aurreko atalak entzuteko: XEREZADEREN ARTXIBOA

Entzun orain

 

Entzun orain

 

XEREZADE: “Ez naiz emakumea ala?” Sojourner Truth

Akron, Ohio, 1851. Emakumeen Eskubideei buruzko Biltzarra. Hizlari eta entzuleak eliza batean bilduta daude, eta elizgizon piloa sartu dira aretoan kongresua lehertzera, eta eraso gogorra ari dira jotzen sufragisten kontra. Halako batez Sojourner Truth, emakume beltz esklabo ohia, mintzalekura hurbildu da hitza eskatzeko…

Saioa deskargatzeko klikatu HEMEN.

XEREZADEREN ARTXIBOA

Entzun orain

 

Entzun orain

 

XEREZADE: GUY DE MAUPASSANT-en “Menuet” eta “Gaua”

“Menuet”

Gizon batek, ustez bakarrik, atseden hartzen du Pariseko parke lasai batean. Berehala ohartzen da, ordea, ez dela leku hartara joaten den bakarra eta egun baten, aguretxo berezi batekin eta haren emaztearekin egiten du topo. Haiek erakutsiko diote zein den “dantzen erregina, eta erreginen dantza”.

“Gaua”

Gau epela Parisen. Kafetegiak distiratan daude; barrez, paseatzen, edaten ari da jendea. Gizon bat osteratxo bat egitera ateratzen da eta Boulogneko basora abiatzen da lasaitasun bila. Handik ateratzen denean, ordea, Paris erabat bestelakoa da. Hotz egiten du eta Champs-Elysées-etako kafetegiek ez dute ohiko argitasun eta bizitasunik…

DESKARGATU.

Entzun orain

 

Berrienak @bilbohiria Twitter

Bilbo Hiria @Facebook